2 Eta armada lerrotan eçarri çuten Israelen contra. Bainan gudua hasi ondoan Israelec ihes eguin cioten Filistindarrei, eta bazterretan hor-hemenca hilac içan ciren gudu hartan lau mina guiçonen ingurutsua.
3 Populua itzuli cen campetara, eta Israelgo çaharrenec erran çuten: Certaco Jaunac jo gaitu egun Filistindarren aitzinean? Jaunaren batasuneco arka Silotic gutara ekar deçagun, eta gure erdira ethor bedi, athera gaitzan gure etsaien escuetaric.
4 Populuac igorri çuen beraz Silora, eta handic ekarri çuten armadetaco Jaun, querubinen gainean jarria dagoenaren batasuneco arka; eta Heliren bi semeac, Ophni eta Phinees, ciren Jaincoaren batasuneco arkarequin.
5 Eta Jaunaren batasuneco arka campetara ethorri cenean, Israel guciac oihu handi bat eguin çuen, eta lurrac ihardetsi çuen.
6 Filistindarrec oihu hori aditu çuten, eta erran çuten: Cer da oihu handi hori Hebrearren campetan? Eta eçagutu çuten Jaunaren arka ethorri cela campetara.
7 Filistindarrac lotsatu ciren, ciotelaric: Jaincoa campetara ethorri da. Eta auhenetan eman ciren, ciotelaric:
8 Çorigaitz guri, ecen etziren horrembateco bozcalencian, ez atzo, ez herenegun! çorigaitz guri! Norc gu athera Jainco ikaragarri horien escutic? horiec, dira Jaincoac Eguipto gucia mortuan cer-nahi içurriz jo içan dutenac.