7 Filistindarrac lotsatu ciren, ciotelaric: Jaincoa campetara ethorri da. Eta auhenetan eman ciren, ciotelaric:
8 Çorigaitz guri, ecen etziren horrembateco bozcalencian, ez atzo, ez herenegun! çorigaitz guri! Norc gu athera Jainco ikaragarri horien escutic? horiec, dira Jaincoac Eguipto gucia mortuan cer-nahi içurriz jo içan dutenac.
9 Filistindarrac, alcha bihotzac, eta içan çaizte guiçon; ez betzatzue cerbitza Hebrearrac, hequiec gu cerbitzatu gaituzten beçala. Alcha bihotzac eta guduca!
10 Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten.
11 Jaincoaren arka hartua içan cen eta Heliren bi semeac ere, Ophni eta Phinees hilac içan ciren.
12 Bada egun berean Benjamintar bat armadatic lasterca ethorri cen Silora, soinecoa xehacatua eta burua herrautsez estalia.
13 Eta guiçon hori ethorri cenean, Heli bere alkian jarria çagoen bideco aldera beguira. Ecen haren bihotza Jaincoaren arkarençat ikaran çagoen. Bada, sarthu cen ondoan, guiçonac hiriari eman cioen berria, eta hiri gucia marrasquetan jarri cen.