1 Bada Filistindarrec hartu çuten Jaincoaren arka, eta Lagunça-harritic Açotera eraman çuten.
2 Filistindarrec Jaincoaren arka hartu çuten, eman çuten Dagonen temploan eta Dagonen aldean eçarri.
3 Açotarrac biharamun argui hastean jaiqui cirenean, hara non Dagon lurrean hedatua çagoela Jaunaren arkaren aitzinean: eta Dagon hartu çuten eta berriz bere lekuan eçarri.
4 Biharamunago goicean berriz ere jaiquitzearequin, Dagon atzeman çuten mustupilca lurrean hedatua Jaunaren arkaren aitzinean; bainan Dagonen burua eta bi escuac moztuac athelasean çauden.
5 Dagonen gorphutza bakarric cen bere lekuan. Aria hortaz Dagonen aphecec eta haren temploan sarcen diren guciec ez dute egungo eguna arteo oinaz uquitzen Dagonen athelasa Açoten.
6 Bada, Jaunaren escua dorphetu cen Açotarren gainera, eta xahutu cituen; guibeleco lekuric gordeenean çaurthu cituen Açotarrac eta hequien eremuetacoac. Eta arratoinac sorthu ciren eta toqui hartaco herri eta bazterrac halacoz iraquitu ciren, eta heriotzequeta handiz hiria debuilatua içan cen.
7 Açotarrec ikustearequin horrelaco içurria, erran çuten: Israelgo Jaincoaren arka ez bedi gutartean egon, ceren haren escua dorphe baita gure gainean eta gure jainco Dagonen gainean.