18 Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena.
19 Bada, Jaunac, ceren bere arkari Bethsamestarrec beguiratu cioten, jo cituen hirur hogoi eta hamar aitzindari eta berrogoi eta hamar mila guiçon populu xehetic. Eta populua auhenetan egotu cen, Jaunac hambateco içurriaz jo çuelacotz jendea.
20 Eta Bethsamestarrec erran çuten: Nor egonen ahal da Jainco Jaun saindu hunen aitzinean? eta gu ganic noren baithara iganen dute?
21 Eta Cariathiarimtarrei guiçonac igorri cituzten, ciotelaric: Filistindarrec bihurtu dute Jaunaren arka, jauts çaizte, eta eramaçue çuen ganat.