11 Eta Israelgo guiçonec, Masphathetic ilkiric, Filistindarren ondotic eguin çuten eta jo cituzten Bethcarren-pean den lekuraino.
12 Bada, Samuelec harri bat hartu çuen eta eçarri Masphathen eta Senen artean, eta leku hura deithu çuen Lagunça-harri, eta erran çuen: Hunaraino lagundu gaitu Jaunac.
13 Filistindarrac aphalduac içan ciren, eta etziren guehiago abiatu Israelgo muguen iragaitera. Ecen Samuelen egun gucietan Jaunaren escua jaiquia egotu cen Filistindarren gainera.
14 Filistindarrec Israeli hartu içan ciozcaten hiri guciac, Maeh bihurtuac içan ciren beren eremuequin, Acarondic Jetheraino: eta Israel atheratu çuen Filistindarren escutic; eta baquea cen Israelen eta Amorhearraren artean.
15 Halaber Samuelec Israel juiatzen çuen bere bicico egun oroz;
16 Eta urthe guciz goaten cen inguruan Bethelera, Galgalara eta Masphathera, eta leku erran horietan juiatzen çuen Israel.
17 Guero itzulcen cen Erramathara, ecen han çuen bere etchea; eta han ere juiatzen çuen Israel; halaber han alchatu cioen aldare bat Jaunari.