3 Bada, Israelen etche guciari minço celaric, Samuelec erran çuen: Çuen bihotz guciz Jauna gana bihurcen baçarete, çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, Baal eta Astaroth; çuen bihotzac aphain çotzue Jaunari, hura bakarric cerbitza çaçue, eta atheraturen çaituztete Filistindarraren escutic.
4 Israelgo semeec iraici cituzten beraz Baal eta Astaroth, eta Jauna bakarric cerbitzatu çuten.
5 Eta Samuelec erran çuen: Israel gucia bilaraz çaçue Masphathera, çuençat othoitz deçadan Jauna.
6 Eta Masphathera bildu ciren, ura ekarri eta Jaunaren aitzinean ixuri çuten: barur eguin çuten egun hartan, eta han erran çuten: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu. Eta Samuelec Masphathen juiatu cituen Israelgo semeac.
7 Filistindarrec nabadituric Israelgo semeac Masphathera bildu cirela, Filistindarren satrapac igan ciren Israelera. Israelgo semeec aditu çutenean hori, Filistindarren beldurrac hartu cituen.
8 Eta Samueli erran cioten: Gure Jainco Jauna gana deihadarretic ez bara, itzur gaitzan Filistindarraren escuari.
9 Bada, Samuelec hartu çuen esneco bildots bat; Jaunari oso-osoa escaini cioen; Samuelec Jaunari Israelençat deihadar eguin cioen, eta ençun çuen Jaunac: