6 Eta Masphathera bildu ciren, ura ekarri eta Jaunaren aitzinean ixuri çuten: barur eguin çuten egun hartan, eta han erran çuten: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu. Eta Samuelec Masphathen juiatu cituen Israelgo semeac.
7 Filistindarrec nabadituric Israelgo semeac Masphathera bildu cirela, Filistindarren satrapac igan ciren Israelera. Israelgo semeec aditu çutenean hori, Filistindarren beldurrac hartu cituen.
8 Eta Samueli erran cioten: Gure Jainco Jauna gana deihadarretic ez bara, itzur gaitzan Filistindarraren escuari.
9 Bada, Samuelec hartu çuen esneco bildots bat; Jaunari oso-osoa escaini cioen; Samuelec Jaunari Israelençat deihadar eguin cioen, eta ençun çuen Jaunac:
10 Bada, guerthatu cen, Samuelec holocausta escaincen çuenean, Filistindarrec gudua hasten çutela Israelen contra: bainan egun hartan Jaunac harrabots ikaragarri batequin ihurçuria carrascaraci çuen Filistindarren gainera, eta harritu cituen eta lurra jo çuten Israelen aitzinean.
11 Eta Israelgo guiçonec, Masphathetic ilkiric, Filistindarren ondotic eguin çuten eta jo cituzten Bethcarren-pean den lekuraino.
12 Bada, Samuelec harri bat hartu çuen eta eçarri Masphathen eta Senen artean, eta leku hura deithu çuen Lagunça-harri, eta erran çuen: Hunaraino lagundu gaitu Jaunac.