1 Bada, eguin içan cen, Samuel çahartu cenean, bere semeac juie eçarri cituela Israelen.
2 Haren seme çaharrenaren icena cen Joel, eta bigarrenaren icena Abia. Bersabeen juie ciren.
3 Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.
4 Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara.
5 Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.