11 Eta erran cioten: Hau içanen da çuei manatuco duen erreguearen çucena: Hartuco ditu çuen semeac eta orga-lasterretan eçarrico ditu, eta çaldizco eguinen ditu eta bere orga-lasterraren aitzinean ibilaracico ditu;
12 Eçarrico ditu batzu mila guiçonen buruco, berceac ehun guiçonen; batzu bere lurren lanceco, berceac uzten bilceco; berce batzu bere harmen eta orga-lasterren eguiteco.
13 Çuen alabac ere eçarrico ditu usain goço eguiten, jateco xuxencen eta ogui eguiten.
14 Halaber hartuco ditu çuen landa, mahasti eta olibadi hoberenac, eta bere cerbitzariei emanen diozcate.
15 Çuen uztetaco eta mahastietaco goçoen hamarrenac ere alchaturen ditu, bere ebaquiei eta cerbitzariei emateco.
16 Halaber çuen muthilac, nescatoac, guiçon-gazte hoberenac eta astoac hartuco ditu, eta bere lanetan eçarrico ditu.
17 Hartuco ditu orobat çuen arthaldeetaco hamarrenac, eta ceronec içanen çarete haren cerbitzuco.