3 Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.
4 Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara.
5 Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.
6 Solasa etzen Samuelen gogaraco içatu, erran çutelacotz: Erregue bat iguçu gure juiatzeco. Samuelec othoitz eguin cioen Jaunari.
7 Jaunac erran cioen ordean: Ençun çaçu populuaren minçoa erraten darotzun gucietan; ecen etzare çu hastancen dutena, bainan bai ni, ez nadiençat horien gainean erreguina.
8 Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere.
9 Orai beraz ençun çaçu horien minçoa: bainan argui çatzu eta aitzinetic erroçute horien gainean erreguinatuco den erreguearen çucena cer içanen den.