1 Benjaminen bacen guiçon bat Cis deitzen cena, ceina battzen Abielen semea, Abiel Serorrena, Seror Becorathena, Becorath Aphiarena, Aphia Jeminirena, eta indarrez hazcarra cen.
2 Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.
3 Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,
4 Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.