12 Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.
13 Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.
14 Hirira igan ciren. Eta hiriaren erditic cihoacelaric, Samuel aguertu cen hequien bidera atheratzen cela, leku gorara igaiteco.
15 Bada, Jaunac Samueli gauça aguertu cioen Saul ethorri baino egun bat lehenago, erraten cioelaric:
16 Oraico oren huntan berean, bihar çure gana igorrico dut guiçon bat Benjamingo lurretic, eta hura buruçagui gançutuco duçu Israelgo ene populuaren gainean; eta ene populua atheratuco du Filistindarren escutic; ceren beguiratu baitiot ene populuari, ecic haren oihua heldu içan da ene gana.
17 Samuelec ikusi çuenean Saul, Jaunac erran cioen: Huna nic erran darotzudan guiçona, bau erreguinatuco da ene populuaren gainean.
18 Bada, Saul Samueli hurbildu citzaioen athearen erdira, eta erran cioen: Erakuts diçadaçu, othoi, non den ikuslearen etchea.