18 Bada, Saul Samueli hurbildu citzaioen athearen erdira, eta erran cioen: Erakuts diçadaçu, othoi, non den ikuslearen etchea.
19 Eta Samuelec erran cioen Sauli: Ni naiz ikuslea; ene aitzinean igan çaite leku gorara, egun jan deçaçun enequin, eta bihar goicean utzico çaitut; eta bihotzean ditutzun guciac erranen darozquitzut.
20 Eta herenegun galdu ditutzun astoez ez içan grinaric, ceren atzemanac baitira Eta norençat içanen dira Israelen diren hoberen guciac? ez othe dira çuretzat eta çure aitaren etche guciarençat?
21 Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori?
22 Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua.
23 Eta Samuelec erran cioen jateco xuxençaileari: Ekarçu eman darotzudan eta bazterrerat eçarceco manatu çaitudan çathia.
24 Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen.