2 Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.
3 Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,
4 Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.
5 Bainan Supheco lurrera ethorri cirenean Saulec erran cioen berequin çuen muthilari: Çato, bihur gaitecen, beldurrez-eta ene aita, astoac utziric, gutaz grinatua içan dadien.
6 Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.
7 Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.
8 Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.