21 Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori?
22 Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua.
23 Eta Samuelec erran cioen jateco xuxençaileari: Ekarçu eman darotzudan eta bazterrerat eçarceco manatu çaitudan çathia.
24 Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen.
25 Leku goratic hirira jautsi ciren, eta Samuel Saulequin minçatu cen hegazteguico salhan. Saul etzan cen salha hartan eta lo eguin çuen.
26 Goicean jaiqui cirenean, arguitzen hari çuen, eta Samuelec Saul deithu çuen salhan, cioelaric: Jaiqui çaite, eta goatera utzico çaitut. Saul jaiqui cen, eta biac ilki ciren, erran nahi da hura eta Samuel,
27 Eta hiriaren behereco burura jausten cirelaric, Samuelec erran cioen Sauli: Erroçu çure muthilari dihoala gure aitzinean, eta iragan dadiela; çu ordean çaude aphur bat, Jaunaren hitzaz jaquinsun eguin çaitzadan.