7 Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.
8 Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.
9 (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.)
10 Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren.
11 Eta hirico patarra gora cihoacelaric, atzeman cituzten nescatcha batzu urquetara atheratzen cirenac, eta erran cioeten: Hemen da ikustea?
12 Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.
13 Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.