15 Izaki haiei begiratzean, lurrean haien ondoan, bakoitzarentzat gurpil bana ikusi nuen.
16 Gurpilek urre-harriaren distira zuten eta berdinak ziren laurak; egituraz, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden;
17 horrela, aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe.
18 Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.
19 Izaki haiek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten ondoan, eta izakiak lurretik altxatzean, gurpilak ere altxatu.
20 Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz joaten ziren, eta gurpilak ere haiekin batera altxatzen ziren, izakiekin bat eginda baitzeuden.
21 Haiek aurrera egitean, hauek ere aurrera; haiek gelditzean, hauek ere gelditu; haiek lurretik altxatzen zirenean, gurpilak ere bai haiekin batera, izakiekin bat eginda baitzeuden.