Ezekiel 7 EAB

Hurbil da amaiera

1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2 «Gizaseme, hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Israel herriari: Amaiera! Badator amaiera herrialde honetako lau bazterretaraino.

3 Zuretzat ere amaiera da orain: neure haserrea isuriko dut zure kontra, zeure jokabidearen arabera epaituko zaitut eta egintza higuingarri guztien kontu eskatuko.

4 Ez dizut errukirik izango, ezta barkatuko ere, zeure jokabideak merezitako ordaina emango dizut, eta zeure egintza higuingarrien ondorioak jasan beharko dituzu; orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.

5 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zoritxarra zoritxarraren gain! Badator zoritxarra!

6 Amaiera dator, badator; gainean duzue amaiera, hor dator, hor!

7 Zuen txanda da, herrialde honetako biztanleok. Badator garaia, hurbil da eguna! Pozaren ordez izua izango da mendi gainetan.

8 Berehalaxe isuriko dut neure sumina zuen aurka, eta haserrea hustuko; zeuen jokabidearen arabera epaituko zaituztet eta egintza higuingarri guztien ordaina emango.

9 Ez dizuet errukirik izango, ezta barkatuko ere; zeuen jokabideak merezitako ordaina emango dizuet, eta zeuen egintza higuingarrien ondorioak jasan beharko dituzue; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zigortzen zaituztena».

Zigor-eguna

10 Hau dio Jaunak: «Hona hemen eguna! Badator, iristear dago zuen txanda. Garatu egin da zabarkeria, harropuzkeria hedatu.

11 Indarkeria, gaiztoaren aginte-makila, nagusitu da. Baina honetatik guztitik ez da ezer geldituko; akabo horien burrunbada eta algarak.

12 Badator garaia, bertan da eguna! Eroslea ez dadila poz, saltzailea ez dadila atsekabe, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.

13 Saltzaileak ez du bere salgaia berreskuratuko, nahiz eta bizirik egon, beteko baita herri osoaren aurka erabakitakoa. Inor ez da bizirik aterako bere gaiztakeriagatik.

14 Turuta joko dute, prestakuntzak egingo, baina inor ez gudura joango, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.

15 Gerra kanpoan, izurria eta gosea etxean. Landan dagoena gerran hilko da, hirian dagoena goseak eta izurriak irentsita.

16 Bizirik gelditzen direnek ihes egingo dute, mendietara joango dira, haranetako usoak bezala, denak intzirika, nor bere erruarengatik.

17 «Esku guztiak ahuldu egingo dira,belaun guztiak makaldu.

18 «Dolu-jantzia jarriko dute soinean,izu-ikarak harrapatuko ditu:aurpegi guztiak lotsaz gorri,buruak soilduta ilerik gabe.

19 «Zilarra kalera botako dute,urrea zabortzat hartuko.Ez urreak, ez zilarrak,ez ditu libratukoJaunaren sumin-egunean,urreak eta zilarrakeragin baitzieten bekatu.Ez diete gosea aseko,ezta sabelak ere beteko.

20 Harro zeudenberen bitxien edertasunaz;beraiekin egin zituztenidolo higuingarrien irudiak;horregatik, zabor bihurtuko dizkiet.

21 Arrotzen esku utziko dut lurraldea,soil dezaten;herrialdeko gaizkileen esku,harrapakin gerta dadin.Eta profanatu egingo dute.

22 Ez naiz beraietaz arduratuko,eta profanatu egingo dutenire altxorra:gaizkileak sartuko dira hiriraeta profanatu egingo dute.

23 Egin itzazu kateak,hilketaz betea baitago herria,indarkeriaz betea hiria.

24 Naziorik ankerrenaketorraraziko ditut,etxeez jabe daitezen.Nik bukaraziko dutahaltsuen harrokeriaeta profanatu egingo dituzteberorien santutegiak.

25 Izualdia etortzean,bakea bilatuko dute,baina alferrik!

26 Hondamendiahondamendiaren gainetorriko da,albiste txarrak albiste txarren gain;ikuskaria eskatuko diote profetari;apaizak ez du irakaspenik emango,ezta kontseilariek ere aholkurik.

27 Erregea doluz egongo da,printzea etsipenak jota,jendea dardaraz.Haien jokabidearen araberajokatuko dut beraiekin,beraiek epaitu ohi duten eranepaituko ditut;orduan jakingo duteni naizela Jauna».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48