Ezekiel 30 EAB

Jaunak Egipto zigortuko

1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2 «Gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Egin aienezoritxarreko egunarengatik!

3 Hurbil da eguna,hurbil Jaunaren eguna;egun goibela izango da,nazioen zigor-garaia.

4 Gerra etorriko da Egiptora,eta izu-ikara izango Etiopian,Egipton hildakoak erortzean;hango aberastasunak lapurtueta oinarrietaraino suntsituko dute.

5 Etiopia, Put, Lud eta Arabia osoa,Libia eta herrialde aliatu honetakojendea gerran eroriko daegiptoarrekin batera.

6 Hau diot nik, Jaunak:Gerran eroriko diraEgiptoren laguntzaileakMigdoletik Asuaneraino,eta Egiptoren indar harroalur jota geldituko.Nik, Jainko Jaunak, esana.

7 «Basamorturik basamortuena izango da Egipto, hiri guztien artean hondatuenak bertako hiriak.

8 Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna.

9 Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!

10 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregeNabukodonosorren bitartezamaiaraziko dutEgiptoren harropuzkeria.

11 Erregea eta bere armada,munduko ankerrenak,etorriko dira herrialdea hondatzera.Egiptoren kontra egingo dute gerra,hildakoz beteko herrialdea.

12 Lehortu egingo dut Nilo ibaia,jende maltzurrarisalduko diot herrialdea:hondatu egingo dutherrialdea eta bertako guztiaarrotzen bidez.Nik, Jaunak, esana.

13 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Idoloak desegingo ditut,Menfiseko sasijainkoakamaiaraziko;ez da Egipton gobernaririk geldituko,beldurra zabalduko dut bertan.

14 Hondamendi bihurtuko dut Patros,su emango Tanis hiriarieta Tebasen aurkakoepaia beteko.

15 «Neure sumina isuriko dut Egiptoko hiri gotor zen Sinen gainera, eta Tebasen harropuzkeria deuseztatuko.

16 Su emango diot Egiptori, minez bihurrituko da Sin; zulatu egingo dituzte Tebaseko harresiak, eta hiria urperatua izango.

17 Heliopolis eta Bubastiseko gazteak gerran hilko dituzte eta emakumeak gatibu eramango.

18 Tafnes hirian eguna ilundu egingo da, nik Egiptoren agintea apurtu eta beraren indar harroa amaiaraziko dudanean; hodei batek estaliko du hiria, eta bizilagunak gatibu eramango dituzte.

19 Egiptoren kontrako epaia beteko dut, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

20 Hamaikagarren urtean, lehen hilaren zazpian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

21 «Gizaseme, nik hautsi dut Egiptoko errege faraoiaren besoa, eta inork ez dio lotu eta sendatu, indarberriturik ezpata hartu ahal izan dezan berriro.

22 Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Egiptoko errege faraoiaren kontra nator. Bi besoak hautsiko dizkiot, ongi duena eta jadanik hautsia duena, eta ezpata eroraraziko diot eskutik.

23 Atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko dut Egipto.

24 Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut eta neure ezpata jarriko diot eskuan; faraoiari, berriz, besoak hautsiko dizkiot, eta hilzorian intziri egingo du haren aurrean.

25 Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut, faraoiarenak ahulduta eroriko diren bitartean. Nire ezpata Babiloniako erregearen eskuan jarri eta hark Egiptoren kontra astinduko duenean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna.

26 Egiptoarrak atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko ditudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48