Ezekiel 27 EAB

1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2 «Gizaseme, kanta zuk ere erosta Tirori:

3 «Oi Tiro, itsas portuetako erregina,itsas herri askorekinmerkataritzan aritzen zaren hori,honela diotsu Jainko Jaunak:Oi Tiro,“Ezin ederragoa naiz”esan zenuen;

4 itsasoan jaun eta jabe zinen,ontzi eder bat bezalakoaeraiki zintuzten zeure egileek:

5 Senir-eko zipresezegin zizuten zurajea,Libanoko zedroz goi-masta;

6 Baxango haritzez arraunak,boliz tartekaturikoZipreko zipresez zubia;

7 haize-oihalak, zure ezaugarrizirenak, Egiptoko liho bordatuz;zure gainestalkiakElixa uharteetako purpuraeta gorriminezko oihalez.

8 Sidon eta Arbadeko jendeazenuen arraunlari,eta zeure gizonik trebeenak,oi Tiro, lemazain.

9 Bibloseko artisau trebatuenakzenituen zeure itsas arotz;itsasontzi guztietako marinelekerosten zizuten merkantzia.

10 «Pertsia, Lud eta Put herrialdeetako gerlariak zeneuzkan zeure armadan, babeski eta buru-oskolak zintzilikatuz apaintzen zintuzten.

11 Arbadeko gizonak, zure armadarekin, zure harresietan zeuden zainketan, eta Gamad-ekoak zure dorre-gainetan. Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz.

12 «Tarsiseko jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna, eta zeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.

13 Grezia, Tubal eta Mexek-eko jendea ere bezero zenuen, eta esklaboz eta brontzezko tresnez ordaintzen zizuten.

14 Bet-Togarmakoek ibiltzeko edo garraiorako zaldiak eta mandoak ekartzen zizkizuten.

15 Dedangoak ere bezero zenituen; itsas herri askok zurekin egiten zituen tratuak, boliz eta ebanoz ordainduz.

16 Aramgoek zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten.

17 Judak eta Israelek ere zurekin egiten zuten salerosketan, eta Minit-eko garia, artatxikia, eztia, olioa eta erretxina usaintsua ematen zizkizuten ordainetan.

18 Damaskokoek ere produktu asko, mota guztietako ondasunak, erosten zizkizuten, eta Helbongo ardoz eta Tzahar-eko artilez ordaintzen zizuten.

19 Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.

20 Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.

21 Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz.

22 Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.

23 Haran, Kane eta Eden hirietakoek, Sabako merkatariek, Axur eta Kilmad hirietakoek ere zurekin egiten zituzten tratuak.

24 Zure azoketara luxuzko jantziak, purpurazko soingainekoak, bordatuak, kolore anitzeko tapizak eta soka txirikordatuak ekartzen zituzten.

25 «Itsas zabaleko ontziekgarraiatzen zituztenzure merkantziak.Aberastasunez bete-beterikoontzia bezalakoa zinenitsasoaren erdian;

26 arraunlariek ur handitan barrenaeraman zintuzten,baina ekialdeko haizeaksuntsitu egin zaituitsasoaren erdian.

27 Zure aberastasunak,merkantziak eta salgaiak,zure marinel eta lemazainak,zure itsas arotz,merkatari eta gerlariak,daramazun tripulazio guztia,itsasoaren erdian urperatuko dirazeu hondoratzean.

28 Zure marinelen deiadar-hotsazdardara egingo duitsasertzeko jendeak.

29 Arraunlari guztiekbertan behera utziko dute ontzia,marinel eta itsasgizonaklehorrean geldituko dira.

30 Deiadar egingo dute zuregatik,garratz egingo garrasi,errautsez burua estalieta lurrean iraulkatuko.

31 Burua soilduko dute zuregatiketa dolu-jantzia hartuko soinean;bihotz-saminez egingo dute negar,aiene egingo garratz.

32 Hileta joko dute zuregatik,eresi hau kantatuz:“Nor Tiroren pareko,itsas erdian gotorlekuzenaren pareko?”

33 Zure merkantziak lehorreratzean,herri asko hornitzen zenuen;zeure ondasuneta merkantzia ugarizmunduko erregeakaberasten zenituen.

34 Orain itsasoak suntsiturik zaude,urpean galdurik, zure merkantziaketa tripulazio guztia erehondoratuta.

35 Itsas herrietako jendeatxunditurik dago zuri gertatutakoaz,erregeak ere izuak jota,aurpegia zurbil.

36 Zu ikustean, atzerriko merkatariakharri eta zur gelditzen dira,beldurgarria baita zure patua:zureak egin du betiko!»

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48