1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, proposatu alegia edo parabola bat Israel herriari,
3 nire, Jainko Jaun honen, mezua adierazteko:«Bazen arrano handi bat,hegaltzar luzekoa,lumaje trinko eta koloretsua zuena;arranoa Libanora etorri zeneta zedroaren adaburua moztu:
4 adar-punta ebaki,merkatari-herrialdera eramaneta tratularien hiri bateanlandatu zuen.
5 Gero, Israel lurraldeko hazia hartueta soroan erein zuen,ur ugariren ondoan.
6 Erne zen haziaeta mahatsondo mardul egin,altuera txikikoa izan arren;arranoaganazuzentzen zituen adarrak,sustraiak ere haren menpean zituen.Mahatsondo egin zen,aihenak bota zitueneta abartsu egin.
7 Bazen beste arrano handi bat ere,hegaltzar luzekoaeta lumaje ugarikoa.Eta mahatsondoakberonenganazuzendu zituen sustraiaketa adarrak luzatu zizkion,zegoen sailean baino oparoagourezta zezan.
8 Soro jorian, ur ugariren ondoan,zegoen landatua,adarrak garatu eta fruitua emateko,mahatsondo bikain izateko.
9 Nik, Jainko Jaunak, galdetzen dut:Garatuko ote da?Ez ote dizkio lehenengo arranoaksustraiak atera,fruituak botaeta kimu berriak iharraraziko?Ez da ahalmenedo jendetza handirik beharkosustraitik ateratzeko!
10 Horra hor, landatua:garatuko ote da?Ekialdeko haizeak jotzean,ez ote da guztiz ihartuko?Ernamuindu den saileanihartuko da».
11 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
12 «Galdegiozu herri errebelde horri: Ez al dakizue zer esan nahi duen alegia honek? Hara, Babiloniako erregea etorri da Jerusalemera, erregeak eta buruzagiak hartu eta berekin eraman ditu Babiloniara.
13 Errege-odoleko bat aukeratu eta ituna egin du berarekin, leialtasun-zina eraginez. Herrialdeko handikiak eraman ditu,
14 erresuma ahulduta gera dadin, altxatzeko gauza ez dela, eta haren hitzarmena leial gorde dezan.
15 Baina printzea errebelatu egin da Babiloniaren kontra eta mezulariak Egiptora bidali zaldi eta soldadu askoren bila. Izango ote du arrakastarik? Onik aterako ote, hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?
16 Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, Babilonian hilko dela, erregetza eman dion erregearen herrialdean, egindako zina mespretxatu eta ituna hautsi baitu.
17 Armada handiarekin eta gudaroste askorekin etorrita ere, faraoiak ezin izango dio lagundu, babiloniarrek lubetak egin eta eraso-dorreak eraikiko dituztenean jendetza handia sarraskitzeko.
18 Zina mespretxatu du eta ituna hautsi; bere eskua eman zuen eta, gero, hutsegite hauek denak egin. Ez da onik aterako.
19 «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mespretxatu eta ituna hautsi duelako.
20 Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.
21 Bere gudari-talde aukeratuenak gerran jausiko dira, eta bizirik gelditzen direnak alde guztietara sakabanatuak izango. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, hitz egin dudala».
22 Hau dio Jainko Jaunak:«Zedro garaiaren adaburutikhartuko dut neuk ere,kimu berri bat hartuko dutharen adar-puntatik,eta neuk landatuko dutmendi garai eta bikain batean.
23 Israelgo mendi garaianlandatuko dut;adarrak luzatuko zaizkioeta fruitua emango,zedro bikain bihurtuko da.Mota guztietako txoriekegingo dute habia bertan.
24 Basoko zuhaitz guztiekjakingo dutenik, Jaunak,zuhaitz garaia beheratueta txikia goratu egiten dudala,zuhaitz hezea ihartueta ihartua hezeberritu.Nik, Jaunak, esandakoabete egingo dut».