16 Adierazi, beraz, Jerusalemgo jendeari, nik, Jainko Jaunak, diodan hau: Egia da neuk urrutiratu nituela nazio artera eta herrialdeetan sakabanatu, baina bizi diren herrialdeetan ere beren artean naukate, santutegian bezalaxe.
17 Erbesteratuei, berriz, adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Herrien artetik bilduko zaituztet, sakabanatuak egon zareteneko herrialdeetatik batuko, eta Israel lurraldea emango dizuet.
18 Hara iristean, idolatria eta jokaera higuingarri guztiak baztertuko dituzue.
19 «Bihotz berria emango dizuet eta espiritu berria ezarriko zuengan; harrizko bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango,
20 nire legeen arabera joka eta nire erabakiak betetzen saia zaitezten. Zuek nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko.
21 Baina bihotza idolatria eta jokaera higuingarrietara makurtzen dutenei beren jokabidearen ordaina emango diet. Nik, Jainko Jaunak, esana».
22 Kerubinek hegoak zabaldu zituzten, gurpilak ondoan zituztelarik. Israelgo Jainkoaren aintza haien gainean nabari-nabari zegoen.