5 Espirituak hartu ninduen eta Jaunaren mezu hau adierazteko agindu zidan: «Badakit zer ari zareten esaten, israeldarrok; badakit zer darabilzuen gogoan.
6 Kaleak hildakoz betetzeraino ugaritu dituzue hilketak hirian.
7 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hiri erdian utzi dituzuen hilak dira haragia, eta hiria tupina; baina zuek atera egingo zaituztet bertatik.
8 Gerraren beldur zarete; bada, gerra ekarriko dizuet gainera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
9 Nik irtenaraziko zaituztet hiritik eta atzerritarren esku utziko; zuen aurkako zigor-epaia beteko dut.
10 Gerran eroriko zarete; Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia, eta orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
11 Hiria ez da zuentzat tupina izango, ezta zuek ere haren barruan seguru dagoen haragia. Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia.