25 Nik, Jaunak, hitz egingo dut eta esaten dudana luzatu gabe beteko. Zuek, herri errebeldea, bizi zareten bitartean betearaziko dut esandakoa. Nik, Jainko Jaunak, esana».
26 Beste hau ere esan zidan Jaunak:
27 «Gizaseme, hona zer dioen Israel herriak: “Honen ikuskariak oso gerorako dira, epe luzerako beronen profeziak”.
28 Esan, bada, nik, Jainko Jaunak, diodan hau: Ez da nire hitzik atzeratuko, bete egingo da esaten dudana. Nik, Jainko Jaunak, esana».