1 Zazpigarren urtean, bosgarren hilaren hamarrean, Israelgo arduradun batzuk Jaunari kontsulta egitera etorri eta nirekin eseri ziren.
2 Orduan, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
3 «Gizaseme, hitz egin Israelgo arduradunei eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Niri kontsulta egitera etorri zarete? Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dizuedala utziko niri kontsulta egiten.
4 Eta zuk, epai itzazu, epaitu, gizaseme! Aurpegira iezaiezu beren gurasoen jokaera higuingarria.