37 Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.
38 Nire aurka altxatzen diren erreboltariak kendu egingo ditut zuen artetik; erbesteraturik daudeneko herrialdetik aterako ditut, baina ez dira Israelen sartuko; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
39 «Zuei buruz, israeldarrok, hau diot nik, Jainko Jaunak: Joan dadila nor bere idoloen zerbitzura; baina gero, egingo duzue, bai, nik esana, ez duzue nire izen santua belztuko zeuen idolatriazko opariekin.
40 Han, herrialdeko nire mendi santuan, Israelgo mendi handiaren gainean, Israel herri oso-osoak zerbitzatuko nau. Han gogoz onartuko zaituztet, eta opari bereziak, eskaintza aukeratuak eta emaitza sakratuak eskatuko dizkizuet. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
41 Opari atsegingarri gisa onartuko zaituztet, herrien artetik atera eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko zaituztedanean. Zuen alde agertuko dut neure santutasuna jentil-herrien aurrean.
42 Orduan, Israelera, zuen gurasoei zin eginez agindu nien lurraldera, eramango zaituztedanean, jakingo duzue ni naizela Jauna.
43 Han zeuen jokabideaz oroituko zarete, zeuen buruak kutsatu zituzten egintza txar guztiez; orduan, zeuen buruaren nazka sentituko duzue egindako gaiztakeria guztiengatik.