17 Egin negar isilean, baina ez egin ohiko dolurik; jarri buruzapia, jantzi sandaliak, ez estali aurpegia eta ez jan hileta-ogirik».
18 Goizean herriari hitz egin nion; arratsean emaztea hil zitzaidan eta, biharamunean, agindutako guztia bete nuen.
19 Esan zidan jendeak: «Ez al diguzu azaldu behar zer esan nahi duen egiten ari zarenak?»
20 Erantzun nien: «Hau esan dit Jaunak:
21 Hitz egiozu Israel herriari eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zuen babesleku eta harrogarri, begien pozgarri eta bihotzen xarma den neure santutegia profanatuko dut. Jerusalemen utzi zenituzten seme-alabak gerran hilko dira.
22 Eta orduan, Ezekielek egin duena egingo duzue: ez duzue aurpegia estaliko, ezta hileta-ogirik jango ere.
23 Buruzapiekin eta sandaliekin jarraituko duzue, ez duzue dolu egingo, ezta negarrik ere, baizik eta zeuen erruengatik galduko zarete eta elkarren artean jardungo negar-zotinka.