15 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zedroa Hildakoen Egoitzara jaitsi zen egunean, dolu eragin nion naturari: itsas leizea itxi nuen, haren ur-lasterrak eta ur handiak geldiaraziz; beragatik Libano mendia ilundu nuen, eta landa zabaleko zuhaitzak ihartu.
16 Hildakoekin elkartzera Hildakoen Egoitzara jaitsarazi nuenean, haren erorketaren burrunbaz dardara eragin nien nazioei. Lur azpiko munduan, Edengo zuhaitz guztiak, Libanoko aukeratuen eta ederrenak, ongi ureztatuak, poztu egin ziren haren kontura.
17 Hauek ere, berarekin batera, Hildakoen Egoitzara jaitsi ziren, gerran hildakoak bezalaxe; haren euskarri ziren eta haren gerizpean bizi ziren nazioen artean.
18 Edengo zuhaitzen artean, zein zu bezalakoa ospe eta handitasunean? Halere, Edengo zuhaitzekin batera bota zaituzte lur azpiko mundura; sinesgabeen artean zaude, gerran hildakoekin batera. Hauxe da faraoiaren eta haren jendetzaren amaiera. Nik, Jainko Jaunak, esana».