5 Beste zuhaitzak baino garaiagoegin zen,adarrak ugaritueta luzatu egin zitzaizkion,ura oparo baitzuen hazteko.
6 Hegazti guztiekegiten zituzten habiakharen adarretan,basapiztia guztiek kumeak azpian,herri guztietako jendea bizi zenberaren babespean.
7 Bikaina zen bere handitasunagatik,bere adarren luzeragatik,ura oparo baitzutenharen sustraiek.
8 Jainkoaren baratzeko zedroakez ziren haren pareko,zipresek ez zutenhark bezalako adarrik,ezta platanoek erehalako hostailarik;Jainkoaren baratzeanez zen hura bezain zuhaitz ederrik.
9 Nik edertu nuen hostaila mardulez,eta inbidia ziotenEdengo zuhaitz guztiek,Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.
10 «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Asko luzatu, adaburua hodeietaraino goratu eta harrotu egin delako,
11 zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan.