6 Hegazti guztiekegiten zituzten habiakharen adarretan,basapiztia guztiek kumeak azpian,herri guztietako jendea bizi zenberaren babespean.
7 Bikaina zen bere handitasunagatik,bere adarren luzeragatik,ura oparo baitzutenharen sustraiek.
8 Jainkoaren baratzeko zedroakez ziren haren pareko,zipresek ez zutenhark bezalako adarrik,ezta platanoek erehalako hostailarik;Jainkoaren baratzeanez zen hura bezain zuhaitz ederrik.
9 Nik edertu nuen hostaila mardulez,eta inbidia ziotenEdengo zuhaitz guztiek,Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.
10 «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Asko luzatu, adaburua hodeietaraino goratu eta harrotu egin delako,
11 zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan.
12 Atzerritarrek, nazioen arteko ankerrenek, eraitsi dute eta bertan behera utzi mendietan. Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita; haren gerizpean bizi ziren herriek ihes egin eta bakarrik utzi dute.