18 Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu eta bidegabekeria egiten badu, hil egingo da;
19 gaiztoa, bere txarkeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizi egingo da.
20 Eta oraindik ere Jaunaren jokabidea bidezkoa ez dela esango ote duzue? Israeldarrok, nor bere jokabidearen arabera epaituko zaituztet».
21 Gure erbestealdiko hamabigarren urtean, hamargarren hilaren bostean, Jerusalemdik ihes egindako bat iritsi zitzaidan, esanez: «Hartu dute hiria».
22 Iheslaria iritsi aurreko arratsean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz; eta goizean, gizon hura iristean, ahoa zabaldu zitzaidan eta ez nuen mutu jarraitu.
23 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
24 «Gizaseme, Israelen hirietako hondakinen artean bizi direnek esaten dute: “Abrahamek, bakarra izanik, lurraldearen jabetza izan bazuen, are gehiago guk, hain ugari izanik”.