10 «Zuk, gizaseme, esan israeldarrei nolakoa izan behar duen tenpluak, beren erruez lotsa daitezen. Eraikuntza-planaz ohartzean,
11 lotsa izango dira egin duten guztiaz. Ezagutaraz iezazkiezu tenpluaren egitura eta banaketa, sarrera-irteerak eta antolamendu osoa; jakinarazi eta eman idatziz tenpluari buruzko lege eta arauak, arretaz bete ditzaten.
12 Hona hemen tenpluari buruzko lege nagusia: Mendi-gainean, tenplua inguratzen duen esparru osoa guztiz sakratua da».
13 Hona hemen aldarearen neurriak, orain arteko neurketa-unitate berberaz hartuak. Aldare inguruan erretena zegoen, sakon eta zabal metro erdi zena; ertzeko zintarria metro laurdena zen gora, eta ertzaren eta aldarearen artean metro erdiko tartea zegoen. Aldarearen altuera,
14 metro batekoa zen zoruan zegoen oinarritik lehen plataformaraino; hau metro erdi bat zen zabal. Bi metroko altuera zegoen plataforma hartatik hurrengora, hura ere metro erdi bat zabal zelarik.
15 Goiko plataformara ere, sutegia zegoenekora, bi metro zeuden; lau ertzetan, adar moduko batzuk zeuden gorantz.
16 Sutegia karratua zen, sei metrokoa alde bakoitzetik.