3 Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da nire, Jaun honen, aurrean ahuspeztera.
4 Larunbatetan, printzeak sei arkume akats gabe eta ahari akats gabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat.
5 Ahariagatik berrogei kilo irin aurkeztuko ditu labore-oparitzat, eta arkumeengatik berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
6 Ilberri-egunetan zezen bat, sei arkume eta ahari bat, denak akats gabeak, eskainiko dizkit.
7 Baita zezenagatik berrogei kilo irineko labore-oparia ere, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
8 Printzea sarrerako atalondotik sartu/irtengo da beti.
9 Baina festaburuetan nire aurrean ahuspeztera etortzean, iparraldeko sarreratik sartutakoak hegoaldekotik irtengo dira, eta hegoaldekotik sartutakoak iparraldekotik. Inor ez da irtengo sartzeko erabilitako sarrera beretik, kontrakotik baizik.