1 Hastapenean, Jaincoac ezdeusetaric eguin içan cituen cerua eta lurra.
2 Eta lurra cen moldegabea eta buluça, eta ilhumbeac ciren ondarren gain gucian; eta Jaincoaren izpiritua ekarria cen uren gainean.
3 Eta Jaincoac erran çuen: Içan bedi arguia. Eta arguia eguina içan cen.
4 Eta Jaincoac ikusi çuen arguia ona cela, eta bereci içan çuen ilhumbeetaric.
5 Eta arguiari icençat eman cioen eguna, eta ilhumbeei gaua. Eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen egun bat.
6 Jaincoac erran ere çuen: Orcia içan bedi uren erdian, eta urac uretaric berez betza.
7 Eta Jaincoac eguin içan çuen orcia, eta orci gainaldeco urac azpialdean cirenetaric bereci içan cituen. Eta hola eguin içan cen.