1 Jaunac beguietsi çuen Sara aguindu içan çuen beçala: eta bethe çuen bere hitza.
2 Eta Sara bere çaharcean amatu cen eta erdi Seme batez, Jaincoac lehenago erran içan çuen mugan,
3 Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea:
4 Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,
5 Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.
6 Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.
7 Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?
8 Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.
9 Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:
10 Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.
11 Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat.
12 Jaincoac erran cioen: Haurraren eta çure nescatoaren gaineco solas hori ez bequiçu latz iduri: edocein gauça erran deçaçun Sarac, ençun çaçu haren hitza: ecen Isaaquen ganic hartuco du çure ondoregoac bere icena.
13 Bainan çure nescatoaren semea eçarrico dut jendaia handi baten buru, ceren den çuganicacoa.
14 Abraham jaiqui cen beraz goicean-goicic, eta ogui bat eta çahagui bat ur harturic, Agarri bizcarrean eçarri ciozcan, haurra eman cioen, eta igorri çuen etchetic. Agar atheratu ondoan, bazterrez bazter çabilan Bersabeco mortuan.
15 Eta çahaguico ura akitu cenean, haurra utzi çuen han ciren çuhaitzetaric baten azpian.
16 Eta goan cen eta jarri balazta tiramen batean; eta erran çuen: Ez dut ikusico ene haurra hilcen; eta han jarcean, eman cen auhenari eta nigarrari.
17 Bada Jaincoac ençun çuen haurraren boça: eta Jaincoaren aingueru batec cerutic deithu çuen Agar erraten cioelaric: Cer hari çare, Agar? ez içan beldurric: Jaincoac ençun du haurraren boça, bera utzia den toquitic.
18 Xuti çaite, har çaçu haurra eta iduc çaçu escutic: ceren eguinen baitut jendaia handi baten buru.
19 Eta Jaincoac idequi ciotzan beguiac: Agarrec ikusiric ur-putzu bat, goan cen, eta çahaguia bethe çuen, eta haurrari edatera eman.
20 Eta Jaincoa içan cen Ismaelequin, ceina handitu baitzen eta mortuan egon, eta eguin cen guiçon-gazte balaztari bat.
21 Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic.
22 Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.
23 Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare.
24 Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.
25 Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.
26 Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.
27 Abrahamec hartu cituen beraz ardiac eta idiac, eta eman ciozcan Abimelequi: eta biec batasun eguin çuten.
28 Eta Abrahamec bazterrera eman cituen bere arthaldetic çazpi anchu.
29 Abimelequec erran cioen: Cer erran nahi dute bazterrera emanaraci dituçun çazpi anchu horiec?
30 Eta hunec ihardetsi çuen: Ene escutic hartuco dituçu çazpi anchu horiec, içan daquizquidan lekucotasunçat nic cilhatua dela putzu hau.
31 Horren gatic leku hura deithua içan cen Bersabe: ceren han biec cin eguin baitzuten,
32 Eta batasun eguin cineco putzuaren ondoan.
33 Guero Abimelec xutitu cen, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, eta itzuli ciren Palestindarren lurrera. Bainan Abrahamec oihan bat landatu çuen Bersaben, eta han deithu çuen Jainco Jaun bethierecoaren icena.
34 Eta lucez bici içan cen Palestindarren lurrean.