1 Handic bi urtheren buruan Faraonec içan çuen amets bat. Uste çuen xutic çagoela hibai bazter batean,
2 Ceintaric atheratzen baitziren çazpi behi, ederrac eta arras guicenac, eta alhatzen ciren leku ainciratsuetan.
3 Berce çazpi ere atheratzen ciren hibaietic; itsusiac ciren eta mehe-erroquituac, eta alhatzen ciren ur-heguian berean, toqui berdatsuetan.
4 Eta iretsi cituzten berceac, ceinen itchura eta guicentasuna ederresgarriac baitziren. Faraon atzarriric,
5 Lokartu cen berriz, eta ikusi çuen berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta ederrac, atheratzen ciren ondo batetaric:
6 Berce haimberce ogui-buru ere meharrac eta lanhadurac joac,
7 Iresten çutela lehembicicoen edertasun gucia. Faraon atzarriric bere phausutic,
8 Eta goiça eguin cenean, icialdurac hartua, igorri içan çuen Eguiptoco asmatzaile gucietara, eta jaquinsun orotara: eta erakarraraciric kondatu cioten ametsa, bainan etzen nihor argui ceçaqueenic hura.
9 Orduan edaraleen buruçaguiac, noizbait orhoituric, erran çuen: Aithorcen dut ene hutsa.
10 Erreguec samurturic bere cerbitzarien contra, manatu çuen ni eta oguiemaileen buruçaguia hersiac içan guinetecen soldadoen aitzindariaren presondeguian:
11 Han biec gau batez içan guinduen amets bana, gueroa erakusten çutena.
12 Bacen han hebrear guiçon gazte bat, soldadoen aitzindari beraren sehia, ceinari kondaturic gure ametsac,
13 Ençun guinduen guerthacariac ondoan frogatu çuen gucia: ecen ni bihurtua içatu naiz ene cargura, eta ene laguna gurutzetic dilindan eçarria.
14 Berehala erregueren manuz Josep atheratu çuten presondeguitic: eta ileac mozturic eta jaunzcura aldaturic, erakarri cioten Faraoni.
15 Hunec erran cioen: Içatu ditut bi amets eta nihor ez da hequiec argui detzaqueenic: aditu dut ametsen asmatzen guciz jaquina çarela.
16 Josepec ihardetsi çuen: Jaincoac ni gabe Faraoni erranen diozca berri onac.
17 Faraonec kondatu çuen beraz cer ikusi içan çuen: Uste nuen ur-heguian xutic nindagoela,
18 Eta çazpi behi hainitz ederrac eta guicenac hibaietic atheratzen cirela, ainciraco belharra alhatzen çutela.
19 Eta huna berce çazpi behi jarraiquitzen citzaizcotela hain itsusiac eta meheac, non egundaino Eguiptoco lurretan ez baitut halacoric ikusi:
20 Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic,
21 Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic,
22 Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric.
23 Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric:
24 Iretsi çuten lehembicicoen edertasuna. kondatu diotet ametsa asmatzaileei, eta nihor ez da içan arguitu duenic.
25 Josepec ihardetsi çuen: Erregueren ametsa bat da: Jaincoac Faraon cer guerthatuco den erakutsi dio.
26 Çazpi behi ederrac, eta çazpi oguiburu betheac, dira çazpi nasaiciazco urthe: eta bi ametsac indar bera daducate.
27 Çazpi behi mehe eta kabartuac ere, hequien ondotic igan direnac, eta çazpi ogui-buru mehar eta haice erregarriac joac, dira gosetezco çazpi urthe.
28 Horiec betheco dira hunelaco aldietan:
29 Huna nasaicia handizco çazpi urthe atheratuco direla Eguiptoco lur gucian:
30 Hequiei jarraiquico dira berce çazpi urthe, agortasun hambatetacoac, non aitzineco nasaicia gucia ahancico baita: ecen goseteac iretsico du lurra oro.
31 Eta escasaren handiac galduco du nasaiciaren handia.
32 Bainan bigarren aldian ikusi içan duçun ametsac, gauça berari darraicolaric, erakusten dut segurtasun bat, Jaincoaren hitza obratuco eta laster betheco dela.
33 Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco.
34 Hunec guiçonac eçar betza aurkinça gucietan: eta fruituen borzgarrena, nasaiciazco çazpi urthe
35 Jadanic haiera dihoacinetan, bil beça bihiteguietara: eta ogui gucia eçarria içan bedi Faraonen escuco eta beguiratua hirietan,
36 Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua.
37 Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco:
38 Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque?
39 Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere?
40 Içanen çare ene etchearen buruco, eta çure ahoco manuari gurthuco da populu gucia: erregue alkiaz baicic ez naiz çu baino aitzinago içanen.
41 Eta Faraonec Josepi erran cioen berriz: Huna non eçarri çaitudan Eguiptoco lur gucico buruçagui.
42 Eta hartu çuen bere escuco erreztuna eta eçarri çuen haren escuan, eta jaunci cioen liho harizco soin bat eta lephoa urhezco gathe batez inguratu.
43 Eta iganaraci çuen bere bigarren orga-lasterrera, cridatzaileac oihu eguiten çuelaric, oroc belhauna lurrera eman ceçaten haren aitzinean, eta jaquin ceçaten Eguiptoco lur gucico buruçagui eçarria cela.
44 Erran cioen ere Josepi erreguec: Ni naiz Faraon: çure manuaz landan nihorc Eguiptoco lur gucian ez du higuituco ez besoric ez çangoric.
45 Eta aldatu çuen haren icena eta eguiptoaraz deithu çuen, Munduco Salbatzailea. Eta emaztetzat eman cioen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba. Josep athera cen beraz Eguiptoco lurrera.
46 (Bada, hogoi eta hamar urthe cituen Faraonen aitzinera aguertu cenean): eta Eguiptoco aurkitza guciac inguratu cituen.
47 Eta ethorri cen çazpi urtheen goria: eta uztac espaletan eçarri cirenean bilduac içan ciren Eguiptoco bihiteguietara.
48 Eta fruituetaco gaindia bildua içan cen hiri bakotchera.
49 Eta bihiaren nasaicia hain içan cen handia, non itsasoco legarraren bardin, eta neurriz goragocoa baitzen.
50 Bada gosetea ethorri baino lehen Josepi sorthu citzaizcoen bi seme ceinetaz erdi baitzen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba.
51 Çaharrena deithu çuen Manase, erraten çuelaric: Jaincoac ahançaraci darozquit ene neke guciac, eta ene aitaren etchea.
52 Bigarrena berriz deithu çuen Efraim, erraten çuelaric: Jaincoac berharaci nau ene behartasuneco lurrean.
53 Eguiptoan içan ciren nasaiciazco çazpi urtheac iragan-eta,
54 Josepec aitzinetic erran cituen çazpi urthe hutsac ethorcen hall ciren: eta mundu gucian gosetea nausitu cen, bainan oguia bacen Eguiptoco lurrean.
55 Harec escas eguinic, populuac jateco galdez oihu eguin çuen Faraoni. Erregue ihardetsi cioten: Çoazte Josepen gana, eta edocein gauça erran deçaçuen, eguiçue.
56 Bizquitartean gosetea handitzen cen lur gucian: eta Josepec idequi cituen oihitegui guciac, eta oguia salcen çuen Eguiptoarrei, ecen goseac hersatu cituen.
57 Eta herri-alde gucietaric Eguiptora heldu ciren jateco erostera, eta gabearen gaitza ematzera.