1 Abraham handic goanic hegoaldeco lurrera, egon cen Cadesen eta Surren artean, eta ibili cen Jeraran.
2 Eta erran çuen Sara bere emazteaz: Ene arreba da. Abimelec, Jeraraco erreguec igorri cituen guiçonac, eta eraman çuen Sara.
3 Bainan Jaincoa Abimelequi aguertu citzaioen ametsetan, eta erran cioen: Horra hilen çare eraman duçun emaztequia gatic: ecen senharra badu.
4 Abimelequec, bada, etzuen hura uquitu, eta erran çuen: Jauna, hilen othe duçu jende jaquitategabea eta çucena?
5 Horrec berac ez othe darot erran: Ene arreba da: eta berac ere: Ene anaia da? Eguin dut hori ene bihotzeco lañotasunean, eta escuetaco garbitasunean.
6 Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera.
7 Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac.
8 Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren.
9 Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu.
10 Eta berriz ere auhendatuz erran çuen: Cer ikusi duçu hola eguiteco?
11 Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic:
12 Bercelaz-ere ene arreba da eguiazqui, ene aitaren alaba, eta ez ene amarena, eta emaztetzat hartu dut.
13 Bada, Jaincoac ene aitaren etchetic ilkiaraci nauenean, erran diot ene emazteari: Eguin diçadaçu ikustate hau: Sarthuco garen toqui gucietan erranen duçu çure anaia naicela.
14 Abimelequec eman cioizquien beraz Abrahami ardiac eta idiac, eta muthilac eta nescatoac: eta bihurtu cioen Sara bere emaztea,
15 Eta erran cioen: Lurra çuen aitzinean dago; çaude atseguin duqueçun toquian.
16 Eta Sarari erran cioen: Huna non eman diotzadan mila cilharrezco çure anaiari, hori da bela bat içan deçaçunçat beguien gainean guerthatzen çaren gucien aitzinean; eta orhoit çaite ibilico çaren toqui orotan içan çarela harrapatua.
17 Guero Abrahamec othoitz eguinic, Jaincoac sendatu çuen Abimelec eta haren emaztea eta haren nescatoac, eta amatu içan ciren:
18 Ecen Jaunac agortu cituen Abimelequen etcheco emaztequi gucia, Sara Abrahamen emaztea gatic.