Jenesa 30 BHNT

1 Erraquelec ikusiric agor çagoela, bekaiztu citzaioen bere ahizpari, eta bere senharrari erran cioen: Indatzu haurrac niri ere, hilen naiz bercela.

2 Jacobec samurturic ihardetsi cioen: Ni othe naiz Jaincoa beçala ceinac gabetu baitzaitu sabeleco fruitutic?

3 Eta Erraquelec erran cioen: Badut nescato bat, Bala: hurbil çaquizco, erdi dadiençat ene alçoan, eta haren ganic içan detzadan haurrac.

4 Eta eman cioen ezconçaz Bala: hau,

5 Guiçona hurbilduric, amatu cen, eta erdi seme batez.

6 Eta Erraquelec erran çuen: Jaunac erabaqui du ene alde, eta ençun du ene boça, seme bat niri ematean; eta horren gatic deithu çuen Dan.

7 Eta berriz ere amaturic, Balac eguin çuen berce seme bat,

8 Ceinetaz Erraquelec erran baitzuen: Jaincoac erkatu nau ene ahizpari eta garai guelditu naiz; eta haurra deithu çuen Nefthali.

9 Liac eçaguturic haur eguitetic guelditu cela, eman cioen Jacobi Celpha bere nescatoa,

10 Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi,

11 Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat.

12 Celphac eguin çuen berce seme bat ere,

13 Eta Liac erran çuen: Hori ene dohatsutasuneraco; ecen dohatsua erranen naute emaztequiec: horren gatic haurra deithu çuen Aser,

14 Bada, Erruben landetara atheratu cen batez ogui-ephaitzetan, atzeman cituen urrilo bihiac eta ekarri ciozcan bere ama Liari: Eta Erraquelec erran cioen ahizpari: Indaçu çure semearen urrilo bihietaric.

15 Hunec ihardetsi cioen: Ez othe çaitzu asqui iduri senharra eramatea niri, ene semearen urrilo bihiac eraman gabe? Erraquelec erran cioen: Çure semearen urriloen truc, gaur lo eguin beça Jacobec çurequin.

16 Eta Jacob arratsean landatic heldu celaric, bidera atheraturic Liac erran cioen: Çato gaur ni gana, ceren ardietsi baitzaitut ene semearen urriloen sari. Eta gau hartan lo eguin çuen Liarequin.

17 Eta hunen othoitzac ençun cituen Jaincoac, eta amatu cen eta borzgarren semeaz erdi.

18 Eta erran çuen: Jaincoac sariztatu nau ceren ene nescatoa eman diodan ene senharrari: eta haurra deithu çuen Isacar.

19 Berriz ere içorra guerthaturic, eguin çuen seigarren seme bat,

20 Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.

21 Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.

22 Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.

23 Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.

24 Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat.

25 Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.

26 Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan.

27 Labanec erran cioen: Gracia ardiets biaçat çure aitzinean, ecen frogançaz eçagutu dut Jaincoac çu gatic benedicatu nauela.

28 Cerorrec xeda çaçu eman behar darotzudan saria.

29 Jacobec ihardetsi çuen: Badaquiçu nolatan cerbitzatu çaitudan, eta çure ontasuna cer eguin den ene escuetan.

30 Guti cinduen ni ethorri aitzinean, eta orai aberats eguina çare, eta Jaunac benedicatu çaitu ni sarthu naicen ordutic. Çucen da beraz nic ere noizbait hotseman dioçotedan ene eguitecoei.

31 Eta Labanec erran cioen: Cer emanen darotzut? Jacobec ihardetsi çuen: Ez dut deusere nahi: bainan eguiten baduçu nic galdatzen dudana, alhatuco eta çainduco ditut berriz ere çure aciendac.

32 Ikar çatzu çure arthalde guciac, eta berez çatzu nabarduraric eta ilean pintarnaric duten ardiac oro; eta uherric, pintarnaturic eta nabarrac ethorrico diren guciac nahiz ardietan, nahiz ahuncetan, içanen dira ene sari.

33 Eta gueroan ene çucentasunac ihardetsico du enetzat, ethorrico çaitzunean ene sariaren emateco ordua: eta nabarrac, pintarnatuac edo uherrac içanen ez diren ardi eta ahunz guciec jaçarrico darotet ohoinçaz.

34 Eta Labanec ihardetsi cioen: Onhesten dut çure galdea.

35 Eta egun berean bereci cituen ahunz, eta ardi, eta aker, eta ahari nabar eta pintarnatuac: eta colore batetaco arthalde gucia, erran nahi da oro xuri edo belça cena, eman çuen bere semeen escuetara.

36 Eta hirur egunen bidea eçarri çuen bere eta bere suhiaren artean ceinac alharazten baitzituen gaineraco arthaldeac.

37 Jacobec beraz harturic burçunz, amanda, eta albo çaharo hece batzuec açala kendu cioten cembaiti: eta açala kendu ondoan larrutuac içan cirenetan, xuria aguertu cen: bainan oso utzi cituenac ferde guelditu ciren: eta holetan colore bat baino guehiago eguin cen.

38 Eta eçarri cituen asquetan ceinetara ixurcen baitzen ura, arthaldeec edatean beguien azpian içan cetzatençat çaharoac, eta beguien aitzinean ernal citecençat.

39 Eta guerthatu cen ardiec çaharoei beguiratzen ciotela estal-orduan, eta ume pintarnatuac, nabarrac eta asco carancetacoac eguiten cituztela.

40 Eta Jacobec bereci çuen arthaldea, eta çaharoac eçarri cituen asquetan aharien beguien azpian: eta çuriac eta belçac ciren guciac, Labanenac ciren, gaineracoac berriz Jacobenac, elkarren artean arthaldeac bereci ondoan.

41 Beraz ardiac estalcen ciren lehembicico aroan, Jacobec çaharoac asquetan eçarcen cituen ardien eta aharien aitzinean, ernal citecençat hequiei beguira çaudelaric.

42 Bainan estalce berantiarra cenean eta azquen ernalaldia, çaharoac etzituen eçarcen. Eta eguin cen beranteco umeac cirela Labanenac, eta goixtiarrac Jacobenac.

43 Holetan guiçona aberastu cen ohi ez den beçala, eta içan cituen arthalde hainitz, nescato eta muthil, camelu eta asto.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50