1 Jacobec ere eguin çuen abiatua cen bideaz: eta Jaincoaren aingueruac ethorri citzaizcon aitzinera.
2 Hequiec ikusi cituenean, erran çuen: Hemen dira Jaincoaren campac; eta deithu çuen leku hura Mahanaim, erran nahi baita, campac.
3 Eta bere aitzinean mandatariac igorri cituen bere anaia Esauri Seirreco lurrera, Edomen aurkinçara;
4 Eta manu eguin cioten, erraten ciotelaric: Huneletan minçatuco çarete Esau ene jaunari: Huna cer dioen Jacob çure anaiac: Arrotz beçala içatu naiz Labanen baithan, eta han egotu naiz orai arteo.
5 Baditut idiac, eta astoac, eta ardiac, eta muthilac, eta nescatoac: eta egun igorcen ditut mandatariac ene jaunari, gracia aurki deçadançat berorren aitzinean.
6 Eta Jacoben gana bihurtu ciren mandatariac, erraten çutelaric: Içatu gare Esau çure anaia baithan, eta huna herresacan heldu çaitzula bidera lau ehun guiçonequin.
7 Jacob beldurtu cen hainitz; eta bere icialduran, eçarri cituen bi mulçotan berequin çuen jendea, eta arthaldeac, ardi, idi eta camelu,
8 Erraten çuelaric: Esau heldu bada mulço batetara eta hura jo deçan, berce guelditua, itzurico da.
9 Eta Jacobec erran çuen: Abraham ene aitaren Jaincoa, eta Isaac ene aitaren Jaincoa, Jauna, ceinac erran içan baitarotaçu: Itzul çaite çure lurrera, eta çure sor-lekura, eta benedicatuco çaitut.
10 Ez ditut mereci çure urricalmenduac, ez-etare çure cerbitzariari iduqui dioçun cintasuna. Ene makilarequin iragan içan dut Jordaneco ur hori, eta orai bihurcen naiz bi mulçorequin.
11 Itzur neçaçu ene anaia Esauren escuari, ceren hainitz bainaiz haren lotsa, beldurrez ethorriric jo deçan ama bere haurrequin.
12 Çuc erran içan darotaçu benedicatuco nauçula, eta ene ondoreac usutuco dituçula itsasoco legarra beçala, eta ecin kondatuac içanen direla beren oste handia gatic.
13 Eta gau hura han lo eguin ondoan, bere içatean bereci cituen emaitzac bere anaia Esaurençat,
14 Berrehun ahunz, hogoi aker, berrehun ardi, eta hogoi ahari,
15 Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume.
16 Eta igorri cituen bere sehiez arthalde bakotcha berez, sehiei erraten ciotelaric: Çoazte ene aitzinean, eta arte bat utz çaçue arthalde batetic bercera,
17 Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec?
18 Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da.
19 Manu bera eman cioten bigarrenari eta hirugarrenari eta arthaldeen eraguile guciei, erraten ciotelaric: Hitz berez, minçatuco çarete Esauri atzematen duçuenean.
20 Eta erranen dioçue oraino: Jacob çure cerbitzaria ere gure bideari jarraiquitzen da. Cioen ecen: Aitzinean igorcen ditudan emaitzez eztituco dut hura, eta guero ikusico dut: beharbada beguitharte eguinen darot.
21 Emaitzac goan ciren beraz aitzinean; bainan bera campetan guelditu cen gau hartan,
22 Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia.
23 Eta cituenac oro iraganaraciric,
24 Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo.
25 Eta guiçonac ikusi çuenean ecin garhait ceçaqueela, uquitu cioen ixtaçaina, eta ihartu citzaioen berehala,
26 Eta erran cioen Jacobi: Utz neçaçu goatera, ecen oraicotz goratua da arguizcorria. Ihardetsi cioen: Etzaitut utzico, non ez nauçun benedicatzen.
27 Hunec erran cioen: Cer da çure icena? Ihardetsi cioen: Jacob.
28 Eta hunec erran cioen: Gaurgoiti etzare deithuco Jacob, bainan bai Israel: ceren hazcar içan baçare Jaincoaren contra, hambatenaz guehiago nausituco çare guiçonen contra.
29 Jacobec galdatu cioen: Erradaçu, cer duçu icena? Ihardetsi çuen: Certaco duçu ene icenaz galde? Eta benedicatu çuen han berean.
30 Eta Jacobec deithu çuen leku hura Phanuel, erraten çuelaric: Ikusi dut Jaincoa bekoz beko, eta beguiratu dut ene bicia.
31 Eta iguzquia atheratu citzaioen Phanuel iragan-eta berehala: bainan çango batez maingu eguiten çuen.
32 Aria hortaz Israelen semeec ez dute oraico eguna arteo jaten Jacoben ixterrean ihartu cen çainetic: ceren ixtaçain hura uquitua içanic, elcortu baitzen.