1 Eta Israel abiaturic, cituen guciequin, ethorri cen Cineco putzura; eta han bitimac hilic bere aita Isaaquen Jaincoari,
2 Ençun çuen hura ikuspenez gauaz deitzen çuela, eta erraiten cioela: Jacob, Jacob. Ihardetsi cioen: Huna non naicen.
3 Jaincoac erran cioen: Ni naiz çure aitaren Jainco guciz hazcarra: ez içan beldurric, jauts çaite Eguiptora, ceren han eçarriren baitzaitut jendaqui handi baten buruco.
4 Ni harat jautsico naiz çurequin, eta nic guibelerat erakarrien çaitut handic: Josepen escuec hersico ere darozquitzute beguiac.
5 Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco,
6 Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin,
7 Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin.
8 Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben.
9 Errubenen semeac: Henoc, eta Phalu, eta Hefron, eta Carmi.
10 Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul Cananearraren semea.
11 Lebiren semeac: Jerson, eta Caath, eta Merari.
12 Judaren semeac: Her, eta Onan, eta Sela, eta Phares, eta Çara; bainan Her eta Onan hil ciren Canaango lurrean. Pharesi sorthu semeac ciren: Hefron eta Hamul.
13 Isacarren semeac: Thola, eta Phua, eta Job, eta Semron.
14 Çabulonen semeac: Sared, eta Helon, eta Jahelel.
15 Horiec dira Liaren semeac, Mesopotamia Siriacoan, içan cituenac, bere alaba Dinarequin: seme eta alaba, orotara hogoi eta hamahirur cituen.
16 Gaden semeac: Sephion, eta Hagui, eta Suni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli.
17 Aserren semeac: Jamne, eta Jesua, eta Jesui, eta Beria, Sara ere hequien arreba. Beriaren semeac: Heber eta Melquiel.
18 Horiec dira Celpharen semeac, Labanec Liari eman içan cioenarenac; haren ganic hamasei haur horiec içan cituen Jacobec.
19 Erraquel bere emazteaganicaco semeac: Josep eta Benjamin.
20 Eta Eguiptoco lurrean Josepi sorthu içan citzaizcon semeac, Heliopoliseco Aphez Putifarren alaba Asenethen ganic içan cituenac: Manase eta Efraim.
21 Benjaminen semeac: Bela eta Becor, eta Abel, eta Jera, eta Nasman eta Equi, eta Erros, eta Mophim, eta Ophim, eta Ared.
22 Horiec dira Erraquelec Jacobi eman içan ciozquien haurrac: orotara hamalau:
23 Danen semeac: Hufim.
24 Nefthaliren semeac: Jafiel, eta Guni, eta Jefer, eta Salem.
25 Horiec dira Balaren semeac, Labanec bere alaba Erraqueli eman cinenarenac. Haren ganic çazpi horiec içan cituen Jacobec.
26 Jacobequin Eguiptoan sarthu ciren guciac eta haren belhaunetic ilkiac, ciren, haren semeen emazteac gabe, hirur hogoi eta sei.
27 Eta Josepen semeac, Eguiptoco lurrean sorthu citzaizcoenac, bia. Jacoben etcheco guciac Eguiptoan sarthu cirenac içan ciren hirur hogoi eta hamar.
28 Bada, Jacobec bore aitzinean Juda igorri cioen Josepi, berria eraman ceçon eta ethor çadiençat haren bidera Jefen-herrira.
29 Jacob haran heldu içan cenean, Josepec çaldiac bere orga-lasterrari uztarturic, igan cen bere aitaren bidera, leku berera: eta ikustearequin hura, jauci citzaioen lephora, eta besarca çaducalaric nigar eguin çuen.
30 Eta aitac erran cioen Josepi: Gaurgueroz hilen naiz bocic, ceren ikus baitut çure beguithartea, eta biciric uzten baitzaitut.
31 Eta Josep minçatu citzaioten bere anaiei, eta bere aitaren etcheco guciei: Iganen naiz, eta berria emanen diot Faraoni, eta erranen: Ene anaiac eta ene aitaren etchecoac, Canaango lurrean cirenac, ethorri dira ene gana;
32 Eta dira ardi çainçaile, eta arthalde hazten haritzen dira: berequin erakarri dituzte beren ardi eta idi eta içan ahal dituzten guciac.
33 Eta deithuco çaituztenean eta erranen darotzuenean: Cer da çuen lana?
34 Ihardetsico dioçue: Çure cerbitzari gare, arçainac haurretic orai arteo, gu eta gure aitzinecoac. Hori erroçue, çuen egoitza eguin ahal deçaçuençat Jefengo lurrean: ceren Eguiptoarrec higüin baitituzte ardi çainçaile guciac.