1 Abram lau hogoi eta hemeretzigarren urthean sarthu ondoan, Jauna aguertu citzaioen, eta erran cioen: Ni naiz Jainco guciz botheretsua, ibil çaite ene aitzinean, eta içan çaite osoqui xahu.
2 Ene patua eçarrico dut çure eta ene artean, eta populatuco çaitut ikaragarriqui.
3 Abram ahuspeca erori cen.
4 Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita.
5 Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita.
6 Popularacico çaitut ikaragarriqui, eta eçarrico çaitut jendaien artean buruçagui, eta erregueac atheraco dira çutaric.
7 Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.
8 Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.
9 Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan.
10 Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac.
11 Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.
12 Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.
13 Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan.
14 Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.
15 Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.
16 Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.
17 Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
18 Eta erran cioen Jaincoari: Oxala Ismael bici baledi çure aitzinean.
19 Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
20 Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean.
21 Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara.
22 Eta Jaincoac akitu çuenean harequilaco solasa, alchatu cen Abraham utziric.
23 Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.
24 Abrahamec lau hogoi eta hemeretzi urthe cituen bere buruari buztan-mococo haraguia ingurebaqui cioenean.
25 Eta Ismael haren semeac hamahirur urthe betheac cituen ingurephaitzaco orduan,
26 Abraham eta Ismael bere semea egun berean içan ciren ingurebaquiac;
27 Eta haren etcheco guiçonqui guciac ere, hala etchean sorthu sehiac, nola erosiac eta leku arrotzetan sorthuac, orobat içan ciren ingurebaquiac.