1 Bainan guero aditu cituen Labanen semeen solasac erraten çutela: Jacobec hartu ditu gure aitarenac ciren guciac, eta haren ahalaz bera eguin da jaun handi.
2 Ohartu ere cen Labanen beguithartea etzela haren aldera ez atzo, ez herenegun beçala:
3 Eta oroz gainetic Jaunac hari erranic: Itzul çaite çure aitzinecoen lurrera, eta çure ahaidegora, eta ni çurequin içanen naiz.
4 Igorri çuen Erraquelen eta Liaren bilha eta deithu cituen arthaldeac alhatzen cituen toquira.
5 Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin.
6 Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita.
7 Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera.
8 Erran içan badu: Bildots nabarrac içanen dira çure sari: ardi guciec eguiten cituzten ume nabarrac: berçaldera erran duenean: Xuriac hartuco dituçu saritzat; arthalde guciec ume xuriac eguin dituzte.
9 Eta Jaincoac çuen aitari kendu dio ontasuna niri emateco.
10 Ecen ernalceco aroa ethorri ondoan, alchatu ditut beguiac, eta ametsetan ikusi ditut urrixen gainera igaiten ciren orotsac pintarnatuac eta nabarrac cirela.
11 Eta Jaincoaren aingueruac erran içan darot ametsetan: Jacob. Eta nic ihardetsi diot: Huna non naicen.
12 Erran darot: Alcha çatzu beguiac eta ikus çatzu urrixen gainera igaiten diren orots guciac asco carancetacoac eta pintarnatuac. Ikusi ditut ecen Labanec eguin darozquitzun guciac.
13 Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco.
14 Eta Erraquelec eta Liac ihardetsi cioten: Ez othe dugu gure aitaren etcheco onetan eta çucenean ondarric ere harceco?
15 Ez othe gaitu erakutsi atze batzuec beçala? ez othe gaitu saldu, eta gure balioa ez othe du jan?
16 Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac.
17 Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen.
18 Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.
19 Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.
20 Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala.
21 Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric,
22 Hirugarren egunean Laban jaquinsun eguina içan cen Jacobec ihes eguin çuela.
23 Bere anaiac harturic, jarraiqui citzaioen çazpi egunez eta atzeman çuen Galaadeco mendian.
24 Eta ametsetan ikusi çuen Jaincoa ceinac erraten baitzioen: Beguira çaite Jacobi deusere gogorric erratetic.
25 Eta jadanic Jacobec mendian hedatua çuen bere olha: eta Labanec jarraiquiric bere anaiequin atseman çuenean, harec ere bere olha landatu çuen mendi berean.
26 Eta Jacobi erran cioen: Certaco haritu çare horrela, ixilca eramateco ene alabac, ezpataz bildu gathibuac iduri?
27 Certaco nic jaquin gabean nahi içan duçu ihes eguin, eta erran gabe, lagun cinçançat bozcarioz, cantuz eta atabalac eta maniurrac joz?
28 Ez nausu utzi ene semeei eta alabei musu baten ematera: çoro batec beçala eguin duçu: eta orai segur
29 Ene escuac bihur ahal diçaçuque gaizquia: bainan çure aitaren Jaincoac erran darot atzo: Beguira çaite Jacobi gogorquiegui minçatzetic.
30 Nasqui çure ahaideetara goatera gutician cinen eta çure aitaren etchera lehian; bainan certaco ebatsi darozquidatzu ene jaincoac?
31 Jacobec ihardetsi cioen: Çuc jaquin gabean abiaraci nauena da çure alabac borchaca eraman cinaitzan beldurra.
32 Bainan ebasco jaçarcen darotasunaz: noren ere escuetan atzemanen baitira çure jaincoac, eta hura hila içan bedi gure anaien aitzinean. Bilha çaite; eta çureric ene baithan atzemanen duçun gucia, har çaçu. Horiec erratean, etzaquien Erraquelec ebatsiac cirela jaincordeac.
33 Beraz Jacoben eta Liaren olhetan, eta bi nescatoenetan sarthuric, Labanec etzituen aurkitu. Bainan Erraquelen olhan sarthu cenean,
34 Hunec çalhuqui gorde cituen jaincordeac camelu baten ihaurquinaren azpian, eta gainean jarri cen: Labanec olha gucia ikarcen çuelaric eta deusic ez aurkitzen,
35 Erraquelec erran cioen: Ez bedi samur, ene jauna, berorren aitzinean ceren ecin xuti banaiteque: ecen emaztequiei ethorri ohi çaiotena guerthatu çait niri. Hola enganatu çuen bilhatzailearen artha.
36 Orduan suminduric, Jacobec erran cioen larderiarequin Labani: Cer hoben, edo cer gaizqui nic eguinic berotu çare hola ene ondotic,
37 Eta ikartu dituçu ene pusca guciac? Cer kausitu duçu çure etcheco on gucietaric? Minça çaite hemen ene anaien eta çureen aitzinean, eta erabac beçate çure eta ene artean.
38 Hortacotzat içatu naiz hogoi urthez çurequin? çure ardiac eta ahunçac ez dira barret egon; ez ditut jan çure arthaldeco ahariac:
39 Ihiciec eramana ez, darotzut erakutsi, eta calte gucia neronec estalcen nuen: ohorgoz galdu den guciaz ordaina beharcen cinduen ni ganic.
40 Egunaz beroac erretzen ninduen, eta gabaz hotzac hormatzen, eta loa ihes çabilan ene beguietaric.
41 Horrela cerbitzatu içan çaitut çure etchean hogoi urthez, hamalauez çure alabençat, eta feiez çure arthaldeençat: ene saria ere gambiatu duçu hamar aldiz.
42 Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu.
43 Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei?
44 Çato beraz, eta batasun eguin deçagun: çure eta ene artean lekucotasunetan içan dadiençat.
45 Hartaco Jacobec hartu çuen harri bat eta xutic eçarri orhoipenetan;
46 Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten:
47 Labanec hura deithu çuen Lekucoaren munhoa, eta Jacobec Lekucotasuneco meta, ceinec bere minçaiaco ariaren arabera.
48 Eta Labanec erran çuen: Munho hau içanen da egun çure eta ene artean lekuco; eta horren gatic deithua içan da Galaad, erran nahi da, Lekucoaren munhoa.
49 Jaincoac beguira beçagu eta erabaqui beça gure artean, ceinec gure aldera eguin duquegunean,
50 Baldin atsecaberic ematen badioçute ene alabei, eta hauquien gainera berce emazteric harcen baduçu: gure solasac ez du lekuco berceric Jaincoa baicic ceina beguira baitagocu.
51 Eta Jacobi erran cioen berriz: Huna munho hau, eta harria çure eta ene artean xutic landatu dudana,
52 Lekuco içanen dira: munho hau, diot, eta harria içan beitez lekuco, baldin nic hau iragaiten badut çure ganaco aldera, edo çuc iragaiten baduçu, ene gaitza burutan duçularic.
53 Abrahamen Jaincoac eta Nacorren Jaincoac, hequien aitaren Jaincoac erabac beça gure artean. Jacobec beraz cin eguin çuen Isaac bere aitaren beldurraz.
54 Eta bitimac imolaturic, deithu cituen bere anaiac oguia jan ceçatençat. Jan ondoan, hauquiec baratu ciren han berean.
55 Bainan gabaz jaiquiric, Labanec musu eman cioten bere seme-alabei, eta benedicatu cituen: guero itzuli cen bere lekuetara.