1 Horiec hola iragan ondoan, Josepi ekarri cioten berria aita eri çuela: hunec bere bi semeac, Manase eta Efraim harturic, bideari eman cen.
2 Guiçon-çaharrari erran cioten: Huna Josep çure semea non heldu den çure gana. Jacob hazcarturic ohean jarri cen.
3 Eta Josepi, sarthu cenean, erran cioen: Jainco guciz ahalduna aguertu çait Luçan, ceina baita Canaango lurrean; eta benedicatu nau,
4 Eta erran içan darot: Berhatuco eta populatuco çaitut, eta eçarrico çaitut jendaia ascoren buruco: eta lur hau emanen darotzut çuri, eta çure ondoan çutaricacoei, behin-bethico goçamenetan.
5 Beraz çure bi semeac, Eguiptoco lur huntan sorthu çaizquitzunac, ni çure gana ethorri baino lehen, eneac içanen dira: Efraim eta Manase, Erruben eta Simeon beçala ene iceneco ekarriac içanen dira.
6 Bainan horien ondotic içanen dituçun berceac, çureac içanen dira eta beren anaien icenetan deithuac içanen dira beren içancetan.
7 Ecen Mesopotamiatic heldu nincelaric, bidearen beraren gainean hil içan citzaitan Erruhel Canaango lurrean, eta uda-hastea cen; eta Efratan sarcen nincen, eta ehorci nuen Efrataco bide bazterrean, ceina berce icenez Beteleme deitzen baita.
8 Hambatequin haren semeac ikusiric, Josepi erran cioen: Nor dira hauquiec?
9 Ihardetsi çuen: Ene haurrac dira, Jaincoac leku hunetan eman içan darozquidanac. Erran cioen: Ene gana hurbilarazquitzu, benedica detzançat.
10 Ecen Israelen beguiac lambrotuac icen bere adin handia gatic, eta etzeçaqueen ikus garbiqui. Eta hequiec hurbilaraciric bere gana, musu emanic, eta besarcaturic,
11 Erran cioen bere semeari: Ez naiz çure beguitharteaz içan gabetua, berçalde Jaincoac erakutsi içan darozquit çure umeac.
12 Josepec hequiec aldaratu ondoan bere aitaren besoetaric, ahuspez lurrean jarriric adoran eman cen.
13 Eta eçarri çuen Efraim bere escuinean, hori baita Israelen ezquerrean: eta Manase bere ezquerrean, edo aitaren escuinean, eta biac ondora hurbilaraci cioizquien.
14 Israelec escu escuina hedaturic, eçarri çuen Efraim, anaia gazteenaren buruaren gainean: eta escuac gurutzatuz, ezquerra eçarri çuen Manase, sorcez çaharrena cenuen buruaren gainean.
15 Eta Jacobec Josepen semeac benedicatu cituen, eta erran: Jaincoac, ceinuen aitzinean ibili baitira ene aita Abraham eta Isaac, Jaincoac, ceinac haci bainau ene haurretic oraidinocoan:
16 Aingueruac, gaitz orotaric beguiratu nauenac, benedica betza haur hauquiec: eta deithua içan bedi hauquien gainera ene icena, eta ene aita Abraham eta Isaaquen icenac ere bai, eta osteca berha beitez lurraren gainean.
17 Bainan Josepec ikusiric bere aitac escu escuina eçarri çuela Efraimen buruaren gainean, gaitzitu citzaioen: eta aitaren escua harturic, eguin çuen haren goititzera Efraimen buruaren gainetic, eta Manaseren buruaren gainera eramatera,
18 Eta aitari erran cioen: Ez da hola behar, aita: ceren hau baita çaharrena, eçar çaçu escuina hunen buru gainean.
19 Bainan Jacobec etzuen nahi içan eta erran çuen: Badaquit, ene semea, badaquit: hau ere populuen buruan içanen da, eta populatuco da: bainan anaia gazteena hau baino handiago içanen da, eta hunen ondoregoa berhatuco da jendaquietan.
20 Eta orduan benedicatu cituen, cioelaric: çutan benedicatua içanen da Israel, eta erranen da: Jaincoac eguin deçaçula Efraimi beçala, eta Manaseri beçala. Eta jarri çuen Efraim Manaseren aitzinean.
21 Eta erran cioen Josep bere semeari: Huna non hilcen naicen, eta Jaincoa içanen da çuequin, eta bihurturen çaituzte çuen aiten lurrera.
22 Ematen darotzut çure anaiei baino guehiago, ezpatarequin eta ene balaztarequin Amorhearren gainean irabaci dudan ontasuna.