1 Guero Jacobec beguiac alchatzen cituelaric, ikusi çuen Esau heldu cela, eta harequin lau ehun guiçon: eta Liaren, Erraquelen eta bi nescatoen haurrac bereci cituen.
2 Eta eçarri cituen bi nescatoac beren haurrequin aitzinean: guero Lia eta bere haurrac ondotic: eta Erraquel Josepequin azquen buruan.
3 Eta bere aitzina goanic, lurrera gurthu eta adoratu çuen çazpi aldiz bere anaia hurbildu arteo.
4 Esauc bada laster eguiten çuelaric haren gana, besarcatu çuen; eta lephoa tincatzen cioelaric eta musu ematen, abiatu cen nigarrez.
5 Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira.
6 Eta hurbilduric, nescatoac eta hequien haurrac gurthu ciren.
7 Lia ere hurbildu cen bere haurrequin: eta orobat adoratu çutenean, Josepec eta Erraquelec adoratu çuten azquenic.
8 Eta Esauc erran çuen: Cer dira bidean atzeman ditudan mulço hequiec? Jacobec ihardetsi çuen: Gracia kausi neçan ene jaunaren aitzinean.
9 Eta hunec erran cioen: Anaia, ontasun asco badut; iduc çatzu çureac çure.
10 Eta Jacobec ihardetsi cioen: Ez, othoi, çure beguietan gracia aurkitu badut, ene escuetaric onhets çaçu emaitza ttipi hori: ecen çure beguithartea ikusi dut, hala nola ikusi içan banu Jaincoarena; alde içan çaquizquit,
11 Eta onhets çaçu ekarri darotzutan benedicionea, Jainco ororen emaile denac eman içan darotana. Esauc, anaiaren othoitzetara nequez onhetsiric emaitzac,
12 Erran çuen: Goacen elkarrequin eta içanen naiz çure bideco lagun.
13 Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac.
14 Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana.
15 Esauc ihardetsi çuen: Enequin diren guiçonetaric, çure bideco lagun cembait bederen othoi gueldi beitez. Jacobec erran cioen: Ez da premiaric: hau da beharretan naicen gauça bakarra, kausi deçadan, jauna, gracia çure aitzinean.
16 Esau itzuli cen beraz egun berean ethorri bideaz Seirrera.
17 Eta Jacob ethorri cen Socothera, eta han etehe bat eta olhac eguinic, leku hura deithu çuen Socoth, erran nahi da, Olhac.
18 Eta iragan cen Salem, Siquimitarren hirira, ceina baita Canaango lurrean, Mesopotamia Siriacotic bihurtu ondoan; eta bere egoitza eguin çuen hiriaren aldean.
19 Eta ehun bildots truc erosi çuen bere olhetaco bazterraren çathi bat Hemorren semeei, eta Hemor cen Siquemen aita.
20 Eta han aldare bat eguinic, haren gainean dei eguin cioen Israelen Jainco guciz hazcarrari.