Jenesa 39 BHNT

1 Josep eramana içan cen beraz Eguiptora, eta harat ekarri çuten Ismaeldarren escuetaric erosi çuen Putifarrec, ceina baitzen Faraonen ebaquia, armadaco buruçaguia eta eguiptoarra.

2 Eta Jauna harequin içan cen eta gauça gucietan ongui helcen cen; eta egoten cen bere nausiaren etchean.

3 Eta nausiac arras ongui baçaquien Jauna cela harequin, eta harec eguiten cituen guciac, Jaunac erabiliac cirela haren escuan.

4 Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.

5 Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac.

6 Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira.

7 Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.

8 Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:

9 Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?

10 Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen.

11 Bada, egun batez, Josep guerthatu cen etchean sarcera, eta cerbaiten eguitera lekucoric gabe:

12 Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.

13 Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela,

14 Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean,

15 Eta ene izquiritua ençunic, utzi darot escuz naducan capa, eta ihes eguin du campora.

16 Bere cintasunaren frogatzat beraz erakutsi cioen senharrari, etchera bihurtu cenean, atchiqui çuen capa,

17 Eta erran cioen: Erakarri duçun gathibu hebrearra sarthu da ni gana, nitaz irri eguin nahiz:

18 Eta oihuz aditu nauenean, utzi du atchiquitzen nioen capa, eta campora ihes eguin du.

19 Horiec adituric, eta emaztearen solasen gainean sinhets-bereguia, nausia hasarretu cen borthizqui:

20 Eta Josep erran çuen, erregueren presonerac çaincen ciren presondeguian, eta han hersia cen.

21 Bainan Jauna Josepequin içan cen, eta hartaz urricalduric, gracia eman cioen presondeguico buruçaguiaren aitzinean.

22 Hunec escura eman ciozcan çainceco cituen presoner guciac: eta eguiten ciren gauça guciac Josepen manutic cihoacen.

23 Eta buruçaguiac, oro haren escura utziric, etzuen deuseren arduraric harcen: ecen Jauna Josepequin cen, eta haren eguincari guciac bidatzen cituen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50