Jenesa 24 BHNT

1 Bada, Abraham çaharra cen eta adin handicoa, eta Jaunac benedicatu çuen gauça gucietan.

2 Eta erran cioen bere etcheco sehi çaharrenari, bere ontasun gucien buruco çuenari: Eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean,

3 Jaunaz, ceru-lurren Jaincoaz cin eguin deçaçun ez duçula ene semearençat emaztetzat onhetsico Canaan, ni nagoen toquico alabaric;

4 Bainan goanen çarela ene herri eta ene ahaidegora, eta handic hartuco duçula Isaac ene semearençat emaztea.

5 Sehiac ihardetsi cioen: Emaztequiric ez bada enequin toqui huntara ethorri nahi denic, bihurtu behar dut çure semea ilki çaren lekura?

6 Abrahamec erran cioen: Beguira duçula ene semea behinere hara bihurraraztetic.

7 Jainco Jaun cerucoac ene aitaren etchetic eta ene sor-lekutic atheratu nauenac, niri minçatu eta cinequin erran darotanac: Çure ondoregoari emanen diot lur hau; berac igorrico du aingueru bat çure aitzinean, eta handic hartuco duçu emazte bat ene semearençat.

8 Bainan emaztequia ez balitzaitzu jarraiqui nahi, cinaz etzintazque hersatua: bakarric ez bihurraraz harat ene semea.

9 Sehiac beraz escua eçarri çuen Abraham bere nausiaren ixterraren gainean, eta cin eguin cioen solas horren gainean.

10 Eta hartu cituen hamar camelu bere nausiaren arthaldetic, eta haren ontasun gucietaric harturic berequin, bideari eman cen, eta iragan Mesopotamia barna Nacorren hirira.

11 Eta ilhuncean cameluac gurraraci cituenean hiritic hurbil, putzu baten aldean, emaztequiac urquetara atheratzen ohi diren tenorean, erran çuen:

12 Jauna, Abraham ene nausiaren Jaincoa, hel çaquizquit, othoi, egun, eta ikustate içan çaçu Abraham ene nausiarençat.

13 Huna non naicen ithurri baten ondoan eta hiri hortaco egoiliarren alabac ilkico dira urquetara.

14 Beraz nescatcha ceinari erranen baitiot: Makur diçadaçu çure pegarra edan deçadançat, eta ihardetsico darotana: Edan çaçu, eta çure cameluei ere emanen diotet edatera: hura içan bedi Isaac çure cerbitzariarençat bereci duqueçuna: eta hortaric eçagutuco dut ikustate içan duçula ene nausiarençat.

15 Solas horiec bere baithan iragan cituen orduco, huna Errebeca, Melca Abrahamen anaia Nacorren emaztearen seme Bathuelen alaba, ilkitzen cela, pegarra soin gainean ekarcen çuela.

16 Nescatcha bat cen hainitz gogaragarria, eta doncella osoqui ederra, guiçonic eçagutugabea: ithurrian içaturic eta pegarra betheric, guibelera itzulcen cen.

17 Sehia aitzinera goan citzaioen eta erran cioen: Indaçu çure pegarretic ur xorta bat edatera.

18 Ihardetsi cioen: Edan çaçu, Jauna: eta arinqui pegarra besoetara jautsiric, eman cioen edatera.

19 Eta edan çuenean, nescatchac erran cioen: Atheratuco diotet ura çure cameluei ere, guciec edan arteo.

20 Eta pegarra asquetara husturic, laster eguin çuen berriz putzura ur atheratzera, eta eman cioten camelu guciei.

21 Sehia bizquitartean ixilic çagoen beguira, jaquin nahiz hea Jaunac bidaia on eguin othe cioen, ala ez.

22 Beraz cameluec edan içan çutenean, guiçon horrec eman ciotzan urrezco beharrietacoac, bi siclo phisu çutenac, eta bi escumuthurreco, hamar siclo phisu çutenac.

23 Eta erran cioen: Noren alaba çare? erradaçu niri, bada egon-lekuric çure aitaren etchean?

24 Ihardetsi cioen: Bathuelen alaba naiz, eta hura Melca eta Nacor haren senharraren semea.

25 Eta erran cioen oraino: Bada gure etchean lasto eta belhar hainitz eta egonleku nasaia.

26 Guiçona gurthu cen, eta adoratu çuen Jauna,

27 Erraten çuelaric: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, ene nausia ez duçu gabetu çure ikustateaz eta eguiaz, eta bide çucenaz eraman nauçu ene nausiaren anaiaren etchera.

28 Nescatchac beraz laster eguin çuen etchera amaren gana, eta aditu guciac erran cioizquien.

29 Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura.

30 Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan.

31 Erran cioen: Sar çaite, Jaunaren benedicatua: certan çaude campoan? antolatu dut etchea eta cameluen toquia.

32 Eta sarraraci çuen atherbera: cameluac hustu cituen eta eman cioizquiten lastoa eta belharra, eta berari ura, garbi citzan çangoac, eta harequin ethorri ciren guiçonec ere bai.

33 Eta aitzinera eman cioen ogui bat. Hunec erran çuen: Ez dut janen, ene solasac eguin ditzadan arteo. Labanec ihardetsi cioen: Minça çaite.

34 Eta hunec erran çuen: Abrahamen sehi naiz:

35 Eta Jaunac benedicione nasaiac ixuri ditu ene nausiaren gainera ceina handi eguin baita, eta eman dioizqui ardi eta idi, cilhar eta urhe, muthil eta nescato, camelu eta asto.

36 Eta Sara ene nausiaren emazteac seme bat eman dio ene nausiari bere çaharcean, eta cituen guciac eman dioizqui.

37 Eta ene nausiac cin eraguin darot, erraten çarotalaric: Ez dioçu ene semeari emazteric onhetsico ni nagoen lurreco Cananearren alabetaric:

38 Bainan goanen çare ene aitaren etchera, eta ene ahaidegotic hartuco dioçu emazte bat ene semeari.

39 Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi?

40 Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic.

41 Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen.

42 Ethorri naiz beraz egun ithur-urera, eta erran içan dut: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, çuc bidatu banauçu orai nic deramadan bidean,

43 Huna non naicen ithur-ondoan; doncella urquetara atheratuco dena eta ni ganic adituco duena: Indaçu ur xorta bat edatera çure pegarretic,

44 Eta erranen darotana: Edan çaçu eta çure cameluei atheratuco diotet ura: hura bera içan bedi Jaunac ene nausiaren semeari bereci dioen emaztea.

45 Eta horiec ene baithan iragaiten nituelaric, Errebeca aguertu da soin gainean ekarcen çuen pegar batequin: eta jautsi da ithurrira, eta atheratu du ura. Eta erran diot: Indaçu xorta bat edatera.

46 Eta arinqui soinetic jautsi du pegarra, eta erran darot: Edan çaçu, eta edaranen ditut çure cameluac. Edan dut, eta edaran ditu cameluac.

47 Eta galdeac eguin diozcat, eta erran diot: Noren alaba çare? Eta ihardetsi darot: Nacor eta Melcaren seme Bathuelen alaba naiz. Hargatic eçarri dioizquit beharrietacoac bere beguithartearen ederceco eta escumuthurrecoac ukaraietan.

48 Eta gurthuric adoratu dut Jauna, benedicatzen dudalaric Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, bide çucenaz bidatu nauena, ene nausiaren semearençat har neçan haren anaiaren alaba.

49 Horren gatic baldin ikustate cinez içan gogo baduçue ene nausiaren aldera, erradaçue niri: bainan berceric baduçue gogoan, erradaçue hura ere, itzul nadien escuinera edo esquerrera.

50 Eta Labanec eta Bathuelec ihardetsi çuten: Jauna ganic athera da solas hori; ez deçaquegu deusere iharduc çurequin haren gogoaz campo denic.

51 Huna Errebeca çure aitzinean: har çaçu, eta çoaci, eta Jauna minçatu içan den beçala, içan bedi çure nausiaren semearen emazte.

52 Abrahamen sehiac aditu çuenean hori, lurrera eroriric adoratu çuen Jauna.

53 Guero atheraturic cilharrezco eta urhezco unciac eta soinecoac, dohainetan eman ciotzan Errebecari; emaitzac eguin ciotzaten ere haren anaiei eta amari.

54 Onthurunça hasiric, jaten eta edaten egon ciren han elkarrequin. Sehia, goicean jaiquiric, minçatu cen: Utz neçaçue guibelera goan nadien ene nausia gana.

55 Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da.

56 Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana.

57 Eta ihardetsi çuten: Deith deçagun nescatcha eta berari galda dioçogun cer nahi duqueen.

58 Deithu-eta ethorri cenean, galdatu cioten: Nahi duçu goan guiçon hunequin? Ihardetsi çuen: Goanen naiz.

59 Igorri cituzten beraz Errebeca eta bere unhidea, eta Abrahamen sehia, eta haren lagunac,

60 Eta aguiancatzen ciotelaric çori on bat beren arrebari, eta erraten ciotelaric: Gure arreba çare, mila eta mila ondoregoz berhatuco çare balin ba; çure ondoregoa içan bedi bere etsaien atheez nausi.

61 Errebeca eta bere nescatchac iganic beraz cameluen gainera, jarraiqui ciren guiçonari, ceina çalhu itzulcen baitzen bere nausia gana.

62 Muga berean, Isaac pasaietan çabilan Bici denaren eta ikusten duenaren icena ekarcen duen putzuco bidean: ecen hegoaldeco lurrean egoten cen.

63 Eta atheratua cen ilhuncean bere gogoeten erabilcera landetan: eta beguiac alchatzearequin, ikusi cituen urrunera cameluac heldu cirela.      

64 Errebeca ere, Isaac ikustearequin, jautsi cen bere camelutic,

65 Eta erran cioen sehiari: Nor da landa gaindi gure bidera heldu den guiçon hori? Eta ihardetsi cioen: Ene nausia bera da. Errebecac, harturic berehala bere bela, estali çuen bere burua.

66 Sehiac bizquitartean Isaaqui erran ciozcan bere eguincari guciac.

67 Isaaquec sarraraci çuen Errebeca Sara bere amaren olhan, eta emaztetzat hartu çuen: eta hambat maithatu çuen non jabaldu baitzioen bere amaren hilcetic ethorria çuen bihotzmina.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50