18 Egunari eta gauari buruz jar citecençat, eta arguia ilhumbeetaric berez ceçatençat. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
19 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen laugarren eguna.
20 Jaincoac erran çuen berriz: Urec eman betzate arrain biciac eta hegastinac lurraren gainean ceruco orci-pean.
21 Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
22 Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez.
23 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna.
24 Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.