9 Jaincoac erran çuen guero: Cerupeco urac batera bil ditecela, eta aguer bedi leihorra. Eta hala eguin içan cen.
10 Eta Jaincoac leihorrari icençat eman cioen lurra; eta ur bilduei itsasoa. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
11 Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen.
12 Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.
13 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna.
14 Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco.
15 Distira beçate ceruco orcian, eta argui beçate lurra. Eta hala eguin içan cen.