4 Jabanen semeac: Elisa, Tharsis, Cethim eta Dodanim.
5 Hauquiec beren herritzat phartitu cituzten jendaien irlac, ceinac bere minçaiaren eta ethorkiaren arabera, beren jendaquitan.
6 Camen semeac: Cus, Mesraim, Phuth eta Canaan.
7 Cucen semeac: Saba, Hebila, Sabatha, Erregma, eta Sabataca. Erregmaren semeac: Saba eta Dadan.
8 Bada Cusec içan çuen Nemrod: hau hasi cen botheretsu içaten lurraren gainean.
9 Eta hau içan cen ihiztari handi Jaunaren aitzinean. Hortaric athera cen erran çaharra: Nemrod beçala ihiztari handi Jaunaren aitzinean.
10 Haren erreinuco buru içan cen Babilona eta berceac ciren Arac, Acad eta Calane, Senaarreco lurrean.