1 Bada lurrac etzuen hizcunça bat baicic eta molde berean minçatzen ciren oro.
2 Eta guiçonac abiatu cirenean iguzqui-sorthaldetic, celhai bat aurkitu çuten Senaarreco lurrean, eta han eguin içan çuten beren egoitza.
3 Eta batac berceari erran cioten: Çatozte, adrailuac eguin detzagun eta erre detzagun suan. Içan cituzten beraz adrailuac harri orde, eta naslica cimendutzat.
4 Eta erran çuten: Çatozte, guretzat eguin detzagun hiri bat eta dorre bat, cascoaz cerua joco duena: eta ospetan eçar deçagun gure icena, bazter gucietara barraia gaiten baino lehen.
5 Jauna jautsi içan cen bada Adamen semeec eguiten cituzten hiriaren eta dorrearen ikustera.
6 Eta erran çuen: Huna populu bakar bat, eta oroc minçaia bera dute; eta hasi dute lan hau, eta ez dute burutic utzico osatu artecan.